Zereginak
Proiektu honetan, filosofia moderno eta garaikideaz, ez dizuegu jarduera zehatzik eskatuko, zuek izango zaretelako diseinatzaileak. Diseinatu eta egin behar dituzuen jarduerak, hortaz, zuek sortuko dituzue.
Jarduerek ikerketaren emaitza guztiak azaltzeko lagungarriak izan behar dute. Gainera, ebaluazio errubrika baten bidez (jarduera bakoitza, noski) ebaluatu behar dira. Aurreko unitateetan agertutako jarduerak erabiltzekotan dagozkien errubrikak erabili ahal dituzue. Baina berriren bat sortzen baduzue, errubrika ere diseinatu behar da, irakaslearekin adosturik.
Errubrikak diseinatzeko gomendioak: esteka honetan eta hemen.
Edozein kasutan, diseinatutako jarduerek honako ezaugarriak izan beharko lituzkete:
- Tresna digitalak erabiltzea derrigorrezkoa da.
- Eskurragarriak izan behar dira.
- Sortutako sare sozialetan partekatu behar da.
- Bukatzean, portfoliora igo behar dira jarduera guztiak.
- Jarduerak irakasleak eta taldeek ebaluatuko dituzte.
- Talde bakoitzak, gutxienez, 3 jarduera egingo ditu; gehienez, 6.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia