6. Gaia: zer da kosmosa? Lehenengo filosofoak
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nondik datorren kosmosa? Nola sortu zen? Zergatik? Gaur egun, zientziak gertaera hauek ulertzeko azalpen egokiak eskaintzen dizkigu, baina ezin du galdera guztiak erantzun. Kosmosari buruzko azalpen zientifiko eta arrazionala aurkitzeko desioa Grezian jaio zen, deituriko lehenengo filosofoen eskutik (filosofo aurresokratikoak bezala ezagututa ere), K.a. VI. Mendean.
Topatu ditugun informazio iturrien arabera (antzinako dokumentuak, narrazioak, biografiak, eta abar), baiezta dezakegu lehenengo filosofoak saiatu zirela kosmosaren existentzia eta funtzionamendua arrazionalki azaltzen. Nolanahi ere, ezin da ahaztu azalpen horietan joniar tradizio mitiko eta erlijiosoaren aztarnak aurki daitezkeela. Aintzat hartzen badugu unibertsoaren sorrerari buruzko galdera gizakia bezain zaharra dela, ulergarria da lehenengo erantzunak erlijioek emandakoak izatea. Jonian garatutako aldeketa, mito-tik logos-era, prozesu korapilatsu eta motela izan zen.
Pentsamendu mitikotik arrazionalera prozesu geldo honetan, Mendebaldeko tradizioan ulertzen dugun bezala, lehenengo natura filosofoak kokatzen ditugu: Miletoko Heraklito, Tales eta Anaximandrok filosofiaren aro berri bat ireki zuten, esistitzen dena eta gizakiaren lekuaz interesaturik. Proiektuan zehar deskubrituko duzuenez, teoria desberdinak sortu ziren, baita eskola filosofiko desberdinak ere. Ikerkuntza proiektu honetan, beraz, lehenengo filosofo edota filosofia eskolari buruzko proiektua egiteko aukera izango duzue.
Joniar tradizio filosofikoak hauexek dira: Miletoko eskola, Tales, Anaximandro eta Anaximenes-ekin. Esan ahal da lehenengo filosofia sistema izan zela; Pitagorikoen eskolak, Pitagorasek sortutakoa, eragin politikoa nabarmena izan zuen; Elear eskola, Parmenidesek sortutakoa, Samoseko Zenon eta Meliso-rekin, izateari burzko galderan zentratua; eskola atomista, Leucipo eta Demokritok sortua, materiako egitura atomikoa aurkitu zuena. Bukatzeko, Heraklito aipatu beharra daukagu. Eskola formalik sortu ez zuen arren, bere jarraitzaileak izan zituen. Naturan ikusten den aldaketari buruzko hausnarketa mahaigaineratu zuten.
Helburuak
- Jonian, K.a. VI.-V. Mendeetan jaiotako pentsamendu filosofikoari buruz ikertzea.
- Lehenengo filosofoei buruzko ikerkuntza proiektua egitea.
- Aurresokratikoek defenditu zituzten kosmosari buruzko teoria desberdinak ezagutzea.
- Errealitatearen ezagutzan pentsamendu arrazionalaren garrantzia baloratzea.
- Mitoa eta arrazoia desberdintzen jakitea, baita pentsamendu mitikoaren eragina aurresokratikoengan ezagutzea ere.
- Aurresokratikoekin jaio ziren tradizio idealista eta materialista desberdintzea.
- Sarean lan egitea, tresna eta baliabide digitalekin.
- Baliabide digital propioak sortzea.
Emakume filosofoen ekarpena
Filosofioaren historia ofizialak, zuen ikerkuntzaren bidez ezagutuko duzuena, ezikusiarena egin du emakume filosofoekiko, orain hasten garen filosofiaren aroarekin hasita. Ahazte honen arrazoiak ezagutzea komenigarria da, baita emakume filosofoak zeinek izan ziren ezagutzea ere.
Horrexegatik, gaiaz ikerkuntza monografikoa egitera animatzen zaituztegu, filosofiaren aurpegi estalia aurkitzeko. Horrela, gutxienez talde bat animatzen bada, lehenengo filosofoei buruzko ikuspegi beteagoa ezagutuko duzue.
Ikerkuntza honekin hasteko, "Mujeres en la filosofia antigüa" bloga ezagutzera animatzen zaituztegu, esteka honetan sakatuz. Informazio iturri hau erabili, baina ahaztu gabe gehiago erabibili behar dituzuela.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia