Saltatu nabigazioa

Irakasleentzako orientabideak

Lagun agurgarria, ongi etorri Filosofiareloaded-era!

Aurkezten dizugun baliabide didaktikoa filosofiaren kurrikulumetik hamar unitatez osatuta dago, batxilergoan erabiltzeko diseinatuak. Unitate batzuk DBHko 4. mailako Etikan ere erabili ahal dira. Erabilera askea egitera gonbidatuta zaude. Nahi duzuna erabili edo aldatu askatasun osoz.

 

 


Proiektua bere osotasunean eta unitate bakoitza bi zutabe pedagogiko eta metodologiokoetan oinarritzen dira. Geure abiapuntua da egun irakasten den filosofia eguneratu behar dugula, egungo auzi, arazo eta erronkekin lotuz. Esaten den bezala, gaurko mundua eta gizartea ulertzeak ikuspegi kritikoa garatzea suposatzen du, begirada berezi bat. Gazteen kasuan, aldiz, begirada hori testuinguru teknologikoan kokatzen da. Horrek gramatika eta lengoai berriak eskatzen ditu gure helburua bete ahal izateko. 

Irudiak, sare sozialak, ikusentzunezko "testuak" aintzat hartu beharko genituzke gure irakaskuntzarako, metodologiak aldatuz. Proiektu honetan, gure ekarpen umila egin nahi dugu bide hori errazteko. 

Oinarri metodologikoak, esan bezala, bi dira: Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza (POI) eta IKT erabilera ikasgelan. Jakingo duzunez, POI irakaste-ikaste metodologia da, ikerkuntza proiektuen bidez gaitasunak (guzti-guztiak) garatzeko bilatzen duena. Zentzu honetan, Filosofiareloaded POI erabiltzeko gida da, hamar proiektu egiteko gida, hain zuzen ere. Unitateak independenteak diren arren, ikusiko duzunez, zailtasun maila handituz doa pixkanaka. Ikasleek ez badute metodologia ezagutzen 1. unitatearekin hastea gomendatzen da.

 Goikoarekin lotuta, IKT erabilera intentsiboa bilatzen du sekuentzia didaktiko honek. Unitatea bakoitzean jarduerak egiteko tresna digital batzuk gomendatzen dira. Honek, normala den bezala, laneko espazio egokia eskatzen du, sare-konexio on bat eta gailu digitalekin. Ikasgelako ordenagailuez gain, telefonoen erabilera baimentzera animatzen zaitugu, gutxienez jarduera batzuk egiteko (poscasting, bideoak, Twitter, eta abar). 

 Proiektuko planifikazioa eta jarduerez

  Proiektu bakoitza planifikatzerakoan, taldeko ezaugarriak, ikasle zein irakaslearen gaitasun digitala, hornidura informatikoa eta beste faktore batzuk aintzat hartzekoak dira. Oro har, 10-12 saioak erabiltzea gomendatzen da. Behar-beharrezkoa da lehenengo saioa metodologia eta tresnak aurkezteko erabiltzea. Gomendagarria da, bestaldetik, ikasleek erabiliko dituzten tresna digitalak ezagutzea proiektuarekin hasi baino lehen, bideotutorialak ikusten. Planifikazioa eginkizun garrantzitsua da, lanak eta ardurak banatzen baitira. Azken gomendioa: ikasleen ekarpenak proiekturako kontutan izan, motibazioa handitzen delako. Azken finean, eskaintzen duguna gida irekia baino ez da. Irakasleak eta ikasleek malgutasunez erabili ahal dute. 

 Bukatzeko ingurune birtuala gomendatu nahi dugu proiektuko gestiorako. Guk Edmodo erabiltzen dugu, erraza, argia eta intuitiboa delako. Plataforma digital honetan taldeei eskatu ahal zaie sortutako baliabide digitalak (jarduerak) igotzea. Plataforman bertan zuzendu eta anotatzeko aukera izango duzu. Hortaz, jarduerak zuzendu eta ebaluatzeko erabili ahal da, baita ikasleekin komunikazioa errazteko ere.

 

 

 Edozein kasutan, geure proposamena guztiz irekia da. Erabil dezakezu unitate bakoitza nahi duzun moduan: gehigarri bezala, ikusentzunezko baliabideak erabiliz, POI metodologiarekin lan eginez, eta abar. Zuk zeuk erabakiko duzu aldaketak beharrezkoak diren.

 Bestaldetik, esan bezala, taldeekin adostu ahal dituzu aldaketak. Aukera egotekotan, jarduera berriak, sekuentzian agertzen ez direnak, sortzera animatu, beti ebaluazio errubrika batekin.

 Iruzkinak, kontaktua: andekalarrea@gmail.com

 Twitterren: @andekalarrea

 Jarraian web baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu.

 

 

Web ingurune eta blogak (gomendagarriak)

Esteka guztiak lehio berri batean irekitzen dira.

Youtube

Twitter

  • @ftsaez, Fernando Trujillo, TIC y ABP.
  • @auladefilosofia,  Eugenio Sánchez Bravo.
  • @NoticiaDidacTIC, orientabide pedagokikoak.
  • @CuadernosP,  Cuadernos de Pedagogía aldizkaria.
  • @docente2punto0, baliabidetako biltegia. IKT.
  • @pilara, Pilar Soro.
  • @_INED21
  • @educaINEE, Instituto Nacional de Evaluación Educativa.
  • @PantallasAmigas, IKT eta segurtasuna.
  • @antoniomonjef, Antonio Monje.
  • @CeDeC_intef, Centro Nacional de Desarrollo Curricular en Sistemas no Propietarios. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte.
  • @xataka, tecnologiari buruzko aldizkaria.
  • @Hipertextual, teknologia, zientzia eta humanitateak.
  • @CSIC, CSIC.
  • @educacion2,  Educación 2.0.
  • @educacionTIC, IKT bilgune.
  • @educaciongob, MECD.
  • @eduteka, IKT.
  • @_escuela20
  • @EnlanubeTIC, IKT bloga.
  • @educalab,  Procomún.
  • @eXelearning .
  • @educaINTEF, Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado del MECD.

Bibliografia eta  webgrafia

 Arrufat, M. J. G., Sánchez, V. G., & Santiuste, E. G. (2010). El futuro docente ante las competencias en el uso de las tecnologías de la información y comunicación para enseñar. Edutec. Revista electrónica de tecnología educativa, (34).

 Badia, Antoni, Consuelo García. 2006. «Incorporación de las TIC en la enseñanza y el aprendizaje basados en la elaboración colaborativa de proyectos». RUSC. Universities and Knowledge Society Journal 3 (2): 42–54.

 Cabero Almenara, Julio. 2015. “Reflexiones educativas sobre las tecnologías de la información y la comunicación (TIC)”. Tecnología, ciencia y educación 1: 19-27.

 Carretero, Mario. 1997. ¿ Que es el constructivismo?. Accedido 2 de julio de 2015.http://www.educando.edu.do/Userfiles/P0001/File/Que_es_el_constructivismo.pdf.

 Esteve, F. (2009). Bolonia y las TIC: de la docencia 1.0 al aprendizaje 2.0. La cuestión universitaria, 5, 59-68. 

 Guitart, Moisès Esteban. 2011. «Del“ aprendizaje basado en problemas”(ABP) al“ aprendizaje basado en la acción”(ABA): claves para su complementariedad e implementación». REDU: Revista de Docencia Universitaria 9 (1): 91.

 Moreira, M. A. (2008). La innovación pedagógica con TIC y el desarrollo de las competencias informacionales y digitales. Investigación en la Escuela, (64), 5-18.

 Moreira, M. A. (2010). El proceso de integración y uso pedagógico de las TIC en los centros educativos. Un estudio de casos1 The process of integration and the pedagogical use of ICT in schools. Revista de educación, 352, 77-97.

 Ordóñez, Claudia Lucía. 2004. «Pensar pedagógicamente desde el constructivismo. De las concepciones a las prácticas pedagógicas». Revista de estudios sociales 19 (818): 7–12.

 Serrano, J.M. y Pons, R.(2011). El constructivismo hoy: enfoques constructivistas en educación. Revista Electrónica de Investigación Educativa, 13(1). Consultado el 5 de julio de 2015. http://redie.uabc.mx/vol13no1/contenido.

 UNESCO (2008). Estándares TIC para docentes, estudiantes y directivos. Recuperado de Eduteca el 13 de julio de 2015. http:/www.eduteka.org/modulos/11/342/868/1

Proiektua

 "Ayudas para la elaboración de recursos didácticos para su incorporación a las plataformas de acceso público del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte"  2014ko deialdian aurkeztutako proiektua.

Diru-laguntzari esker baliabidea sortu genuen.