Saltatu nabigazioa

Zereginak

  1. Kontzeptu mapa. Oraingo honetan nahi duzuen tresna erabili ahal duzue (Prezi, Mindomo, Mindmeister, ...) aukeratutako filosofo edo filosofia eskolaren  ideiak eta kontzeptuak azaltzeko. Baina baldintza batekin: ideia eta kontzeptu bakoitzerako irudi bat aurkeztu beharko duzue. Gogora ezazue, irudu guztiek Creative Commons lizentziapean egon behar dute.
  2. Webgrafia. Proiektuko gaiarekin erlazionatutako artikulu zientifikoak bila itzazue sarean. Taldean irakurri eta komentatuz gero, aukeratu hiru eta idatz ezazue beren erreferentzia. Hau da, bibliografia aipatzeko arauen bidez aipatu, 10 lerrotan laburbildu, hitz-gakoak azpimarratu eta zuen hausnarketa idatzi.
  3. Poscast-a: "Umeentzako filosofia" . Nola azalduko zenioke 10 urteko neska/mutil bati zuen ikerkuntzan ikasitakoa? 10 minutuko poscast baten bidez egitera gonbidatzen zaituztegu. Aintzat hartu, gidoia idazterakoan, nola azaldu ideia eta kontzeptu nagusiak argia eta erraza den lengoaian. Laugarren gaiaren jardueretan posdcasting-i buruz irakurri ahal duzue. 
  4. Podcastak partekatu. Irratsaio guztiak grabatu ondoren, online plataforma batera igotzeko unea heldu da. Ivoox.com gomendatzen dizuegu. Web ingurunea erabiltzeko, kontu bat sortu behar duzue. Zuek erabaki zenbat: talde bakoitzerako, banakakoa, eta abar. Podcast guztiak igo ondoren, sare sozialetan zabaldu behar dituzue, Twitterren hasteko (Facebook-en ere bai). Ivoox.com-i buruzko bideotutoriala ikusteko, sakatu esteka honetan.
  5. Aurkezpen dramatizatua. Ikerketa bukatu ostean, emaitzak beste era batean aurkeztuko ditugu. Gure filosofoei buruz ikasitakoa aintzat hartuta, taldeko batek filosofoa ordezkatuko du eta besteek elkarrizketa bat egingo diote. Elkarrizketaren helburua bere bizitza eta pentsamendua ezagutzea da. Galderak, hortaz, helburua lortzeko bideratuta egongo dira. Zuen galderekin amaitu ostean, klasekideei eman behar diezue aukera eurenak egin ahal izateko. Dramatizaziorako, izan ausart eta sortzaile! Arbel digitala izatekotan, irudien bidezko eszenografia sortu ahal duzue.
  6. Portfolio-a: Sortutako baliabideak igo itzazue.
  7. Ebaluazioa: Ebaluatzeko errebrikak erabiliz, egindajo jarduerak ebaluatu.