Proiektua
#Filosofiareloaded proiektura ongi etorri!
Proiektu honetan, egingo duzen lanari esker, filosofiaz gauza asko ikasiko dituzue prozesuzko etapa bakoitzean. Aspalditik eta, gaur egun ere, geure buruoi egiten dizkiogu filosofiaren galdera eta auzoei buruz ikertu eta hausnartzera gonbidatzen zaituztegu: Nor naiz ni? Zer da gizakia? Zertarako balio du filosofiak? Zein izan daiteke geure existentziaren zentzua?
FilosofiaReloaded-ek, gainera, zure ezaguerak beste ikasle batzuekin parteka ditzazula gonbidatuko zaitu, eta zure kolaboratzaile eta sare sozialetako lagunekin galdera berriak plantea ditzazun. Hots, jakite filosofikoa egunera dezazula informazio-teknologiez eta komunikazioaz baliatuz: Facebook, Twitter, Instagram, eta abar.
Ibilbide honetan zehar "asto-belarriak" gure protagonistak behar izango dituzun baliabideak eskainiko dizkizu, baita behar duzun informazioa aurkitzen duen lekuetara iristeko ere. Ez ahaztu, hala ere, informazioa era kritikoan analizatzea beharrezkoa dela hobeto ulertu eta aurkeztu ahal izateko. Zuek izango zarete ikas materialak landuko dituzuenak.
Hartarako Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa Prozesua eta Ikaskuntza Kooperatiboa ezagut ditzazula gonbidatzen zaitugu. Azken finean bide hau elkarrekin egingo duzue.
Proiektua #filosofiareloaded traolarekin jarraitu ahal duzu Twitterren.
Helburuak
- Jakintza filosofikoa eguneratzea.
- Filosofia eta bere adierazpenak ulertzea.
- Ikerkuntza proiektuak taldeka egitea.
- Informazio eta komunikaziorako teknologiak modu kritikoan erabiltzea.
- Ikasitakoa multimedia aurkezpenetan laburtzea.
- E-portfolioa sortu eta erabiltzen ikastea.
- Sare sozialetan aritzea.
- Informazioa analizatu eta aurkezteko web erremintak erabiltzen ikastea.
- Heziketa baliabide digitalak ekoiztea.
- Lan kooperatiboa, eta hezkuntza komunitatearekin baliabideak konpartitu beharra lehenestea.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia