Saltatu nabigazioa

Zereginak

  1. Kontzeptu mapa. Prezia erabiliz, sortu kontzeptu mapa zuen ikerkutzaren emaitzak aurkezteko. Ez ahaztu testuinguru historikoa aipatu behar duzuela, baita filosofoaren bizitza eta pentsamendua ere. Kontzeptu nagusiak ilustratzeko irudiak erabili ahal dituzue, beti CC-BY-SA lizentziapean.
  2. Web fitxa. bideo aukeratu, zuen ikerkuntzarekin erlazionaturik. Sortu formatu digitaleko fitxa bat bakoitzerako. Izenburua, URL-a, laburpena eta zuen balorazioa. 
  3. Umeentzako filosofiako podcast-a. Nola azalduko zeniokete hamar urteko neska/mutil bati zuen proiektuan ikasitakoa? 10 minutuko (gehienez) podcast-ean egitera gonbidatzen zaituztegu, ideia nagusiak laburbilduz. Laugarren gaian informazio gehiago aurkitu ahal duzue podcast-ei buruz. Bukatzean, igo ezazue grabatutakoa onlineko plataformara.
  4. Twitter. Mikroblogging-eko jarduera egingo dugu. Oraindik ez baduzue Twiterreko kontua, sor ezazue bat. Oso garrantzitsua da profilean era egokian aurkeztea zuen proiektua, egiten duzuena, ikastetxea, eta abar. Jarduera honetan 20 txiotan aurkeztuko duzue ikerketaren emaitza esanguratsuenak. Txio hauetan, zuek sortutako baliabide digitalak estekatu beharko dituzue. Saia zaitezte ikasitakoa eta egunerokatasuna lotzen, gure garaiko arazo edota auzi sozialak aipatuz. 
  5. Online aurkezpena.  Googleko Hangout-a  erabiliz zuen proeiktuaren laburpena aurkeztuko duzue. Aurkezpena gelan bertan egin arren, zuzenean izango de emitituta, baita sare sozialetan partekatua ere. Aurkezpenean sortutako baliabide digitalak erabiliko dituzue. Emankizuna egin ahal izateko sare-konexioa, ordenagailua, kamera eta mikrofonoa beharko dituzue. Gomendagarria da oso froga teknikoa egitea lehenago. Aurkezpenean taldeko kide batek arlo teknikoa kudeatu behar du.  
  6. Prezi kooperatiboa. Aurkezpen guztiak egin ostean, talde guztiek prezi bat (kontzetu mapa) sortu beharko dute ikerkuntzen emaitzekin. Horretarako, lana koordinatu beharko duzue. Bukatzean, sare sozialen bidez partekatu sortutako prezia. Laguntza esteka honetan. 
  7. Igo portfoliora sortutako baliabide digitalak.
  8. Ebaluazioa.