ABP
Galdera: Zer gara eta nola antolatzen dugu gizartea?
Ikerkuntza proiektu honetan, K.a. IV. Mendean Atenasen kokatu ahal diren eskola filosofikoak ikertzera gonbidatzen zaituztegu. Hau da, antzinako filosofiaren aro antropologikoa eta, aldi berean, politikoa. Politika kontzeptuak, greziar filosofoentzat, etika hartzen zuen bere barne, ez gaur egun bezalaxe.
Kontutan izan Atenasen mundu filosofiakoa oso anitza izan zela. Sokrates eta sefistez gain, Sinopeko Diogenesen zinismoa edo Cireneko Aristipoaren hedonismoa ikertzeko aukera duzue, baita Demokritoaren atomismoko tradizioa. Ohikoa denez, zuen erabakia da. Nolanahi ere, demokraziari buruzko filosofo desberdinen ideiak alderatzea interesgarria izan daitekeelakoan gaude, baita egungo sistema demokratikoak analizatzea ere.
Jarraian ikusentzunezko baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, ikerkuntza hasteko.
Sokratesi buruz, R. Rosselliniren filma, "Socrate" (1971) ikustera animatzen zaituztegu. Han oso ondo azaltzen dira filosofoaren bizitza, testuinguru historikoa eta sofistekin izandako eztabaidak.
Sofistei buruz: beren pentsamendu eta proposamen politikoaz
Sinopeko Diogenes-i buruzko podcasta
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia