ABP
Galdera: zein da nire bizitzaren zentzua (edo zentzuak)?
Esan dugun bezala, galdera honi eman ahal dizkiogun erantzunak anitzak dira, norberaren testuinguru eta bizi baldintzen arabera. Gai honetan, Erdi aroko filosofia eta bere erantzunak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Erdi aroko filosofia, hasieran, neoplatonismoaren eta kristau doktrinaren arteko sintesia egiten saiatu zen, Hiponako Agustinekin, baina fedearen lehentasuna azpimarratuz.
Akinoko Tomasek, bestaldetik, Aristotelesen filosofia berreskuratu zuen, arrazoiaren independentzia defendatuz. Eztabaida bizia ireki zuen jarrera honekin.
Esan bezala, Erdi aroko pentsatzaile nagusiak ezagutzera gonbidatuta zaudete proiektuan. Aldi berean, bere galdera eta erantzunak eguneratzen saiatu beharko duzue. Bizi al gara, egun, sinemenik gabe? Edo sinesten jarraitzen dugu? Ba al da posible bizitza zerbaitetan sinetsi gabe (ez gaude bakarrik jainkoez hitz egiten). Ikerkuntzan sakondu ahal duzuen gaiak hurrengoak dira:
- Kristautasunaren sorrera eta beste erlijioekin izandako harremanak.
- Erromatar filosofia eskolak.
- Neoplatonismoa eta Hiponako Agustinen filosofian izandako eragina.
- Hiponako Agustin.
- Erdi aroko arabiar eta juduar filosofiak.
- Akinoko Tomas.
Umore pixkat
Kristau erlijioko kontzeptu eta ideia batzuk gogoratzeko, "Brianen bizitza" (Monthy Phyton, 1979) pelikularen pasarte bat ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia