3. Gaia: zer da zientzia?
Gure ingurunea eta munduan dauden objektuei begiratuz gero, gauzen jatorriari buruz pentsatu ahal dugu gertaera eta fenomenoen arrazoiak ulertzeko asmoz. Adibidez, orain begiratzen duzun gailu digitala (ordenagailua, telefonoa, ...), lerro hauek irakurtzen duzun bitartean. Ba al dakizu nola funtzionatzen du? Ba al dakizu bere eraikuntzan zenbat zientziaren adar daude inplikaturik? Jakitea garrantzitsua iruditzen al zaizu? Ulergarria denez, ordenagailu baten funtzionamendua eta I Mundu Gerraren kausak ezagutzea ez dira gauza bera. Gertaera edo errealitate hauek biak ikertzen dituzten zientziak, hortaz, desberdinak dira. Ba al dakizu zergatik? Zertan datza desberdintasun hori?
Ziur gaude zure ezagutza zientifikoa hobetuz joan dela ikasturteetan zehar, eta badakizula zertan datzan metodo zientifikoa, ezta? Baina, zertarako balio du zientziak? Argi dago teknologiak gero eta gailu sofistikatuagoak eskaintzen dizkigula gure bizitzak hobetzeko. Baina energia nuklear eta bere erabileretan jartzen badugu arreta, armetan, adibidez, zalantzak sor daitezke. Hortaz, geure buruari galdetu ahal diogu ea zientziak gizakiaren bizitza hobetu duen. Zer esan nahi du da bizitza hobetzeak? Zoriontasun gehiago ematen digu hobekuntza horrek? Hausnartzera gonbidatzen zaituztegu.
Ikerketarekin hasi baino lehen, hurrengo bideoak ikustera animatzen zaituztegu.
Helburuak
1. Ezagutza zientifikoa, bere historia, antolakuntza eta metodoak ezagutzea.
2. Zientzia historia eta gizataldearen prozesuaren emaitza dela ulertzea.
3. Behatutako gertaeren aurrean izpiritu kritikoa baloratzea, baita irudimenaren funtzioa hipotesiak formulatzerakoan ere.
4. Gizarte eta natura zientzien arteko desberdintasunak ulertzea.
5. Zientziaren lorpen nagusietariko batzuk ezagutzea, baita beren erabilerek sortzen dituzten dilema moralak ere.
6. Zientziari buruzko ikerkuntza proiektua garatzea.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia