Eginkizunak
Egin behar diren jarduerak
1. Goiko irudiak ikusi al dituzue? Arratoia goitik pasatuz gero, espezie bakoitzaren izen zientifikoa agertuko da. Giza eboluzioaz zer edo zer badakizue, ezta? Sortu taula bat espezie bakoitzeko ezaugarri biologiko eta kulturalak deskribatuz, kronologia eta aztarnategi nagusiak ahaztu gabe. Taula sortzeko erreminta digital bat erabili behar da: Power Point, Word, ...
2. Giza eboluzioaz interesgarri eta fidagarria den informazioa duten web-baliabidetako zerrenda proposatu. Zerrendako baliabide bakoitzerako laburpen fitxa egin behar duzue hurrengo atalekin, gutxienez:
- Izenburua, egilea, baliabide mota (web orria, bloga, wikia, ...) eta data.
- Baliabidea deskribatu: zer informazioa ematen duen, zer azpimarratzen duzuen zuek, eduki multimedia duenetz, eta abar.
- URL-a.
- Analisia: baloratu baliabidea.
3. Giza eboluzioaz ikasi duzuena kontzeptu mapa batean isladatu behar duzue orain. Sortutako mapan kontzeptu nagusiak agertu behar dira. Kontzeptu mapa zer den jakiteko sakatu esteka honetan. Mapa diseinatu eta sortzeko erraminta digitala erabili behar da.
Kontzeptu mapan irudiak erabiltzea komenigarria da oso, horrela kontzeptuak bisualki aurkeztu ahal ditugu ulergarritasuna errazteko asmoz. Hautatutako irudiak (edo bideoak) Creative Commons lizentziapean egon behar dira. Creative Commons lizentziei buruz gehiago jakiteko sakatu esteka honetan.
Mapari gehitu 1.Jardueran egin duzuen taula.
4. Aurkezpena. Ikerketa bukatuz gero (eta jarduera guztiak eginda), klasekideen aurrean ikasitakoa aurkezteko unea heldu da. Aurkezpenean sortutako baliabide digitalak erabili behar dituzue ikerkuntzaren emaitzak azaltzeko. Proiektu honetan, kontzeptu mapa erabili beharko duzue baliabide, zuen ikerketa giza eboluzioaz konpartitzeko.
5. Ebaluazioa. Proiektuko jarduera guztiak errubriken bidez ebaluatuko dugu. Irakasleak bere ebaluazioa egingo du baina ez da bakarra izango. Zuen lana eta besteena ebaluatzeko aukera daukazue errubrikekin. Sakatu esteka honetan proiektuko errubrikak ikusteko.
6. E-portfolio-a: sortutako baliabide digital guztiak igo portfoliora.
Aurkezpena prestazeko gomendio batzuk:
- Gidoia prestatu: banatu txandak eta bakoitzaren azalpena.
- 15/20 minutuko aurkezpena prestatu. Ahal bada, entsegua egizue.
- Lehenago prestatu kontatuko duzuena baina buruz ikasi gabe.
- Arbel digitala erabili informazioa aurkezteko.
- Bukatzean klase kideei eskaini galdetzeko aukera.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia