9. Gaia: zein da bizitzaren zentzua? Erdi aroko filosofia
Giza existentziaren zentzuari buruzko galdera filosofia bera bezain zaharra da. Izan ere, filosofia zentzua (edo zentzuak) azaltzeko saiakera baino ez dela baiezta daiteke. Lehenengo erlijioetatik gaurdaino giza bizitzaren zentzuari buruzko galdera errepikatzen da, eta emandako erantzunak erlijioko, zientifiko eta filosofikoak izan dira.
Greziar filosofiatik Erdi aroko filosofiarako aldaketa motela ulertzeko, greziar filosofiaren urrezko aroaren amaiera, helenismoaren sorrera, Erromatar Inperioa eta erromanizazio prozesua aipatu beharra dauzkagu. II. Mendeko Erroman greziar filosofia eskolek irauten dute: Platonismo, aristotelismo, epikureismo, estoizismo, zinismo eta eszeptizismoa, besteak beste.
Erdi Aroko kristau filosofiari buruzko ikerkuntza proiektuarekin hasteko oso garrantzitsua da, hortaz, Erromatar Inperioaren testuinguru historiko eta kulturala ezagutzea, baita filosofiako ikuspegia ere, ulertu ahal izateko kristautasunaren sorrera eta bere eragina filosofian.
Hasteko, bideo batzuk sarrera bezala.
Helburuak
- Erdi aroko filosofiari buruzko ikerkuntza proiektua egitea.
- Kristautasuna agertzen den testuinguru historikoa ulertzea.
- Greziar filosofiako erromanizazio prozesua ulertzea.
- Giza bizitzari buruzko galdera ulertu eta horri buzuz hausnartzea.
- Hezkuntza baliabide digitalak sortu eta partekatzea.
- Sarean lan egitea.
Umorea eta filosofia
Egia da bizitzari buruzko zentzuaz, Jainkoaren balizko existentziaz edo halako galderez hausnartzea oso serio dirudiela, ez txantxak egiteko, ezta? Nolanahi ere, zinema eta telebistaren historiak adibide asko eman dizkigu umorearen erabileraz. Monty Phyton komikoek primeran egiten zuten, adibidez "The Meaning Of Life" (1983) pelikularekin. Jarraian bi sekuentzia ikusi ahal dituzue, baina filma osoa ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia