ABP
Galdera: zer da eta zertarako balio du zientziak?
Ikerketa proiektu honetako irekitzen den galderari erantzun ahal izateko, zientziaren aspektu bat baino gehiago aintzat hartu behar dira: metodoa, historia, teknologiarekin duen erlazioa, jakintzaren mugak eta giza aurrerabidea, besteak beste. Aurrerapen zientifikoa denboraren poderioz egindako lan kolektiboaren emaitza den moduan, espiritu horrekin lan egin dezazuen proposatzen dizuegu proiektu honetan, zientzia zer den eta zertarako balio duen jakiteko helburuarekin. Ahaztu gabe zein den zientziaren eragina, teknologiaren bidez, geure bizitzetan.
Hortaz, lantalde bakoitzak azpigai bat aukeratu beharko du, aurkezpenetan egindako ikerketaren emaitzak partekatzeko helburuarekin. Ohikoa denez, irakaslearekin adostu ahal duzue gaia. Zuen aukeraketa errazteko, hurrengoan gai batzuk proposatzen dizkizuegu:
* Metodo zientifikoa: Jatorria, historia eta erabilerak.
* Mendebaldeko zientziaren historia.
* Zientzia eta teknologia.
* Ezagutza zientifikoaren mugak.
* Aurrerabide zientifikoak zoriontasuna ematen al digu?
* Nola eragiten du zientziak gure eguneroko bizitzan? Praktikoa den adibidea aintzat hartuz, teknologia eta zientziaren eraginari buruz ikertu ahal duzue.
* Krisi ekologikoa eta teknozientziaren funtzioa.
Baliabideak (web inguruneak):
- Xataka ciencia, dibulgazio zientifikoa, artikulu eta bideokin.
- Wikipedia, zientziari buruzko sarrera (artikulua). Ikerketa hasteko.
- Redes para la ciencia, Eduard Punset-en bloga.
- La ciencia y sus demonios, zientziari buruzko ikuskera, baliabide desberdinekin.
Baliabideak (ikus-entzunezkoak):
- Educatina, YouTubeko kanala.
- Redes RTVE, Eduard Punset-en telebista saioa.
- Ciencia al cubo, Radio 5-eko irratsaioa.
- El escarabajo verde, TVE-ko telebista saioa, ekologia eta zientziaz.
- Tres14, TVE-ko saioa. Dibulgazio zientifikoa.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia