Eginkizunak
1. Kontzeptu-mapa. Oraingo honetan, Prezi-a erabiliko dugu gure mapa sortzeko, ikerketaren bidez ikasitakoa adierazteko. Kontzeptu-mapan CCko irudia eta bideoak erabili beharko dituzue, ideia eta kontzeptu nagusiak ulertzeko laguntza gisa. Ikerketa egiten duzuen bitartean, kontzeptu-mapa osatzen hastea gomendatzen zaituztegu. Ez utzi dana amaierarako.
2. Zientzia hiztegia (Drive-n). Ikerketan zehar aurkitutako kontzeptu berriak online-ko hiztegian sartu behar dituzue, beste taldeekin partekatzeko. Definizio bakoitza argia eta laburra izan behar da eta irudiekin ilustratu ahal duzue.
Behin hiztegia amaituta, Twitterren bidez argitaratu ahal duzue.
3. Twitter-en jarduera. "Zientzalari bati galdetu". Jarduera egin ahal izateko, zuen ikerkuntzarekin erlazionaturik dauden zientalari ezagunak nortzuk diren jakin behar duzue, batez ere Twitter-en kontua dutenak. Zientzia instituzioak ere izan daitezke: museoak, fundazioak, unibertsitateak eta abar.
Zientzalari edo instituzioa aurkitu ondoren, zuen burua aurkeztu behar duzue: azaldu zein den zuen proiektua eta elkarrizketa labur bat egin nahi diozuela. Zuen proposamena onartuz gero, egin elkarrizketa. Twitter-en berten egiten baduzue, askoz hobeto. Bukatzean, dokumentu batean azaldu egindakoa (prozesu osoa).
4. Bideoa grabatu. Sortzaile izateko unea heldu da eta ikasitakoa bideo batean aurkeztu beharko dugu. Bideo esanguratsu eta on bat egin ahal izateko, sarean baliabide anitz topa ditzakezue (YouTubeko tutorialak, adibidez), alderdi teknikoekin laguntza izateko. Irudimena eta balibide desberdinak erabiltzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo irizpideak aintzat hartuz:
1. Hiru eta bost minutu bitarteko luzapena izango du.
2. Gailu mugikorrak erabiltzea gomendatzen da grabaziorako.
3. Irudi guztiak (argazkiak, batez ere) Creative Commons lizentziapen egon behar dira.
4. Helburu nagusia ideien bidez ideiak ulergarriagoak egitea da.
5. Sarean dauden baliabideak erabili, eginez ikasteko.
6. Bideoan ager daitezkeen pertsonek beren baimena emon beharko lukete bideoa argitaratu ahal izateko.
5. Aurkezpena. Proiektuko jarduera guztiak egin ostean, aurkezpen batean azaldu ikerketaren emaitzak. Aurkezpenean sortutako balibide digitalak erabili behar dituzue. Proiektu honetan, kontzeptu-mapa, Twitter-en jarduera, bideoa eta hiztegia. Nolanahi ere, gogora ezazue aurkezpena egiteko baliabideak laguntza direla, ez helburua.
6. Prezia. Talde guztien aurkezpenak egin eta gero, eta guztien lanaren laburpena jasotzeko asmoz, sortu Prezi kooperatibo bat ideia guztiak bilduz. Horretarako, koordinaturik lan egin beharko duzue. Amaitzean, partekatu sare sozialetan (Twitter-en, gutxienez) sortutako Prezia.
Esteka honetan ikusi ahal duzue nola sortu Prezi kooperatiboa bideo batean.
7. E-portfolio. Igo portfoliora taldeak ekoiztutako baliabideak.
8. Ebaluazioa. Ebaluatzeko errubrikak erabiliz (erderaz kontsultatu ahal dituzue), zuen eta besteen proiektuak ebaluatu.
Creative Commons eta ebaluatzeko errubrikei buruzko laguntza
Andeka Larrea. Cómo usar rúbricas de evaluación. (CC-BY-SA)
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia