Saltatu nabigazioa

7. Gaia: zer da gizakia? Sofistak eta Sokrates

 Aurreko unitatean lehenengo filosofo eta kosmosari buruzko galdera ikertu ditugu. Filosofiaren aro hau kosmologikoa deitua izan da, kosmosaren jatorri eta funtzionamendua izan zirelako gai nagusiak. Zuen ikerkuntza proiektuetan ikusi duzuenez, teoria desberdinak proposatru zituzten filosofoek kosmosaren sorrerari buruz. Demokritoren atomismotik Parmenidesen izatearen teoriaraino, Pitagoras eta bere tradizio berezia barne. 

 K.a. IV. Mendean zehar, Atenas Heladeren hiruburu politiko, artistiko eta filosofiko bihurtzen da. Unitatean ikertuko dituzuen gertaera historikoak direla medio, atenastar hiri-estatua mende osoko filosofiaren hiriburua izango da. Kale, plaza eta leku publikoetan izango da, adibidez, non sofistek beren hausnarketak plazaratzen hasiko dira: giza naturaz, gizarteaz edota politikarako beharrezkoak diren gaitasunez.

 Sokrates-ekin polemizatuz, oratorria eta erretorikako maisu hauek demokraziaren defendatzaile irmoak izan ziren. Jakina denez, antzineko Atenasen demokrazia eta gaurkoak arras desberdinak dira, baina atenastarrek sortu zutena lehena izan zen. Aldaketa politiko honek gizarteko naturari buruz hausnartzera (balio etikoak eta arauak, legeak, eta abar) eraman zituen filosofoak. Beraz, aro antropologikoaz hitz egiten da.

 Zuen ikerkuntzareki hasi aurretik, bi irratsaio eskaintzen dizkizuegu. Lehenak, "La linterna de Diógenes" kanaletik, hurrengo galderari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu: atenastar demokrazia eta egungoa alderatu ahal ditugu? Bigarrenean, Clistenes-en ekarpenaz entzun ahal duzue.

Helburuak

  1. K.a. V.-IV. Mendeetako atenastar filosofoei buruzko ikerkuntza proiektua egitea.
  2. Atenastar demokraziaren agerpena baloratzea eta jaio zen testuinguru historikoa ulertzea.
  3. Tresna eta baliabide digitalak erabiltzea ikerkuntza proiektuan.
  4. Hezkuntza baliabide digitalak sortzea proiektua bukatzean.
  5. Sokrates eta sofisten pentsamendua aintzat hartuz, egungo demokraziaz hausnartzea.
  6. Egungo demokraziak kritikoki analizatzea.