Saltatu nabigazioa

1. Gaia: zer da gizakia? Hominizazioa eta humanizazioa

Zertan datza giza bilakaera?

 Inoiz galdetu al diozu zure buruari  nola eboluzionatu zuten gure arbasoek. Ziur gaude gaiari buruz zer edo zer dakizula eta eboluzio prozesuari buruzko ideia orokor bat daukazula, ezta?

 Antropologia, arkeologia edo primatologia diziplina zientifikoetatik lor ditzakegun erantzunek,  Afrikan, eta Afrikatik  kanpo geroago,  milioika urtez  gertatutako eboluzioaz deskribapen egokia, zalantzak zalantza, ematen digute. Eboluzio prozesua ezagutzeaz gain, gizaki izateak zer esan nahi duenari buruz hausnartzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Hau da, zerk egiten gaitu gizaki? Hizkuntza? Gizartea? Adimena? Artea? Askatasuna? Zerk egiten gaitu paregabe? Ala ez gara uste dugun hain desberdinak?

 

Tana Simó, evolucionando. CC-BY-SA.

  Galdera horiei erantzun ahal izateko, giza espezieko eboluzio historia ezagutzera eta zure taldekideekin erantzuten saiatzera gonbidatzen zaitugu. Ikusi egingo duzunez, egindako galdera batzuek erantzun bat baino gehiago daukate, zientzia zein filosofiari dagokionez. Zuen esku geratuko da erantzun horiek ulertu, ikertu eta horiei buruzko hausnarketa.

  Proiektua hasteko hurrengo bideoak ikustera animatzen zaitugu: lehenak, RTVEko Eduard Punsetek zuzendutako “Redes” saiotik, giza eboluziora sarrera laburtxoa eskaintzen digu. Bigarrenak, Man tituluduna, beste ikuspuntu batetik aurkeztuko digu gizakiaren eboluzioa

 

 

Zer dakizu eboluzioaz?

Idatz ezazu testu labur baten (10-20 lerrotan) nola garatu zen gizakiaren eboluzio prozesua, bere arbaso hominido eta aurre-hominidoekin hasita. Nahi baduzu, kontzeptu mapa baten  aurkeztu dezakezu. Saiatu hurrengo galderak erantzuten: Noiz hasi zen prozesua? Zertan zetzan? Non garatu zen? Nola gertatu ziren aldaketa anatomikoak? Zerk bultzatu zuen giza espeziea bere ezaugarri propioak, beste hominido espezietatik desberdintzen duena, garatzera?

 Bukatu bezain pronto zure taldekidekin komunean ipini eta hominizazioaz ez dakizuena aspimarratu behar duzue. Zer ondorioztatu dezakegu hominizazio prozesuaz? Zerk egin gintuen gizaki beste espezietatik desberdinduz? Oraindik ere ez baduzue erantzuna topatu, ez kezkatu gehiegi, laster hasiko zareten ikerkuntzari esker ezagutuko duzue eta.

Helburuak

  1. Giza espezieko eboluzio biologiko eta kulturalari buruzko ikerkuntza proiektua garatzea.
  2. Eboluzioari buruzko teoria zientifiko desberdinak ezagutu eta desberdintzea.
  3. Gizakiaren eboluzioan kulturak izan zuen garrantzia ulertzea.
  4. Milioka urteetan zehar, giza taldeek, ingurumen berrietara moldatzeko beharrean, sortutako desberdintasun kulturalak preziatzea.
  5. Gizartekoitasun eta gizarte antolakuntza gizadiaren egiteak bezala ulertzea.
  6. Hominizazio eta humanizazioko prozesuak bereiztea.
  7. Gizadiaren garapenean teknika eta ezagutza sinbolikoak izan duten funtzioa ulertzea.