4. Gaia: zer da gizartea? Gizakiari buruzko ikuskera filosofikoak
Ba al duzu inoiz pentsatu zergatik bizi gara gizartean? Argi dago ez gara gizartean bizi diren izaki bizidun bakarrak. Nolanahi ere, zerk egiten du desberdin gizakiaren gizartea? Eta zer da gizartea? Galdera hauei erantzuteko, filosofoak, historian zehar, gizakia zer den saiatu dira ulertzen. Beren erantzunak gizakiari buruzko ikuste filosofikoak deitzen dira. Ikuste hauek gizakia definitzen duena ulertzen saiatzen dira, gure "esentzia" zertan datzan, hain zuzen ere. Edozein kasutan, guztiek gizakiaren gizarte-alderdia azpimarratzen dute.
Zerk da beste izaki bizidunekiko desberdintzen gaituena? Gai honen inguruan teoria desberdinak topa ditzakegu. Adibidez, Platonek defendatu zuen gizakiaren ezaugarri nagusia arima arrazoiduna dela. Beste filosofo batzuk, gizakiaren arlo produktiboa azpimarratu dute, natura eraldatzeko gaitasuna. Zer uste duzu zuk? Zerk definitzen zaitu gizabanako bezala? Arrazoia? Sentimenduak? Gauzak aldatzeko zure gaitasuna? Hau guzti hau, gizarterik gabe imajinatu ahal duzu? Zergatik?
Gaian sakontzen hasteko, hurrengo bideoak ikustera gonbidatzen zaituztegu. Lehenengoan, gizartea zer den azaltzen da. Bigarrena, animaziozko laburmetraia, bizi garen mundua eta zoriontasunaz hasnartzeko gonbite bat da. Zoriontasuna definituko zenuke?
Hausnarketa
Esango zenuke bideoan agertzen den pertsonaia zoriontsua dela? Zergatik? Zoriontasuna norbanako edo guztion auzia da? Zure erantzunak argudiatu eta zure esperientziatik ateratako adibeak ipintzen saiatu.
Klasekideekin eztabaida irekia antola ezazue, gai honen inguruan gutxiengo adostasuna lortzeko. Eztabaida hasi aurretik, idatz itzazue zuen ideiak zirriborroan.
Helburuak
- Gure gizartekoitasunaz hausnartzea.
- Gizakiari buruzko ikuskera filosofikoak ezagutzea.
- Gizartean bizi izatearen beharra baloratzea.
- Balio etiko eta giza eskubideen beharra ulertzea.
- Gizakiari buruzko ikuskera filosofiko bat ikertzea.
- Proiektuan sortutako baliabide digitalak sarean partekatzea.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia