Saltatu nabigazioa

Zereginak

1. Kontzeptu mapa. Oraingo honetan Mindmeister erabiliko dugu (Google Drivekin batera) ideiak eta kontzeptuak laburbildu eta aurkezteko. Tresna erabiltzen ikasteko, hurrengo bideoa ikusi ahal duzue.

Orejas, 11
Tana Simó. Orejas, 11. (CC-BY-SA)

2. Twitterren jarduera. Sarean iritzi eta analisiko artikulu asko topa ditzakegu, egunero kazetari, soziologo eta analista politikoek idazten dituenak. Bigarren jarduera honetan, zuen proiektuko gaiarekin erlazionaturiko dauden horietako bi (gutxienez) aukeratu beharko dituzue, beren irakurmena Twitterren gomendatzeko. Argitaratuko dituzuen txioetan testuaren laburpena egin, artikulua estekatu eta aipatu egileari. Egileak Twiterren badu kontua, ez ahaztu aipamena.

3. Politikariari elkarrizketatu. Jarduera egiteko zuen ikerketarekin erlazionaturiko egon daitezkeen galdera batzuk prestatu behar dituzue. Talde bakoitzak bost galdera proposatuko ditu, beste taldeek analizatuko dituztenak, aldaketa edo zuzenketak egiteko. Ordezkari politikoa topatu ahal izateko, zuen udaletzeko ordezkariei zuzentzea gomendatzen zaituztegu. Behin topatuta, aurkeztu zuen proiektua eta eskatu bere laguntza. Onartzen badu, gelan bertan edo bideo-konferentziaren bidez egin ahal diozue elkarrizketa. Aldi berean, sare sozialetan argitaratu eta promozionatu, bere erantzunen laburpenak eginez (twitterren, adibidez). Gelan egitekotan, bideoa ere grabatu ahal duzue eta 10 minutuko laburpena editatu. Gogora ezazue elkarrizketa argitaratu ahal izateko elkarrizketatuaren baimena beharko duzuela. 

 Jarduera honek talde guztien kooperazioa eta lan banaketa eskatzen ditu.

4. Aurkezpena: Ikerketa bukatu bezain pronto, emaitzak aurkezteko unea heldu da. Ohikoa denez, aurkezpenean sortutako baliabideak erabili beharko dituzue. Zuen ikerketaren gaia aurkezteaz gain, elkarrizketari buruzko hausnarketa egin behar duzue, emandako erantzunak eta ikerketaren emaitzak alderatuz.

5. Ebaluaketa: Talde guztien aurkezpenak ebaluatzeko erabili ebaluatzeko errubrikak

6. Portfolio. Sortutako baliabide digitalak igo beharko dituzue.