#FilosofiaReloaded
Zereginak
- Kontzeptu mapa. Prezia erabiliz sortu mapa zuen ikerkuntzaren emaitzekin. Kontzeptuak ilustratzeko irudiak erabili behar dituzue (beti CC-BY-SA lizentziapean).
- Web baliabideak. Sarean topa daitezkeen baliabideen artean, gaiarekin zerikusia dutenak, noski, aukeratu filosofo/eskola ezagutzeko lagungarriak diren bost eta laburbildu fitxa batean. Fitxan, tituluaz gain, URL-a, kontsultaren data eta 10 lerroko laburpena ipini behar dituzue.
- Podcast-a. Filosofo edo filosofia eskolaren ideiak eta testuingurua azaltzeko grabatu irratsaio bat, laburpen argia eginez. Nahi beste baliabide erabili ahal duzue (musika, adibidez) baina gogora ezazue CC-BY-SA lizentziapen egon behar dutela. Laguntza: Audacity-rekin grabazioa,hemen eta pocast-ak grabatzeko laguntza, hemen. Grabatu ostean, audioa online plataforma batera igo behar duzue, ivoox.com-era, adibidez.
- Twitter. Taldeko kontua ez baduzu twitterren, sortu ezazue bat. Kontuko profilean azaldu argitasunez zein den zuen proiektua, ikastetxearen izena, eta abar. Jardueraren helburua da zuen ikerkuntzaren emaitzak aurkeztea 20 txioetan (gehienez jota). Laburpenean egindako baliabide digitalei estekak txertatu behar duzue, baita ikasitakoaren laburpena. Saiatu filosofoaren ideaik eguneratzen eta beste erabiltzaile batzuekin interakzioak izaten.
- Online aurkezpena. Googleko Hangout-a erabiliz zuen ikerkuntzaren laburpena aurkeztuko duzue. Aurkezpena gelan egingo duzue baina zuzenean emitituko duzue, sare sozialetan horren berri emonez. Aurkezpenean, ohikoa denez, sortutako baliabideak erabiliko dituzue. Emankizuna bermatzeko sare-konexioa egokia izan behar duzue, baita beharrezkoa den ekipo teknikoa ere. Frogaren bat egitea komenigarria da. Emankizunean, taldeko batek arlo teknikoa kudeatu beharko du. Gehiago jakiteko, sakatu esteka honetan.
- Portfolio digitalera igo sortutako baliabide digitalak.
- Ebaluazioa. Gogoratzen dizuegu ebaluazioa egiteko errubrikak erabili behar dituzuela. Sakatu hemen irakurtzeko. Jarduerak aurkeztu baino lehen, taldeak auto-ebaluatu beharko ditu. Ikusiko bazenute, adierazle bat edo batzuen arabera kalifikazioa desegokia dela, zuzendu beharko zenukete. Bestaldetik, beste taldeen jarduerak ebaluatu beharko du talde bakoitzak, irakaslearekin koordinatuz.
. Calicles (CC-BY-SA)
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia