Saltatu nabigazioa

Jarduerak

Egia/gezurra galderak

Esan ezazu hurrengo baieztapenak egiazko edo gezurrezkoak diren

Galdera 1

1. Zientzia Iraultza XVI. eta XVII. Mendeetan gertatu zen. Fisikan, astronomian, biologian eta kimikan aldaketa asko egin ziren, antzinako ikuskerak (Erdi arokoak, batez ere) aldatu zituztenak.

Galdera 2

2. Descartes-ek baieztatu zuen esperientziatik bakarrik aurkitu ahal direla egia unibertsalak. 

Galdera 3

3. Arrazionalismoak defendatzen du ezagutzaren oinarria arrazoia dela, zentzumenak errefusatuz engainagarriak direlako. 

Galdera 4

4. Enpirismoak, filosofiaren tradizio batek, esperientziaren papera ezagutzan azpimarratzen du

Galdera 5

5.  Locke-k, Descartesen kontra, baieztatu zuen ez dagoela ezagutzan esperientziatik ez datorren ezer. Jakintza esperientzian jaiotzen da.

Galdera 6

6.  Marx-en arabera,   Übermensch-ak edo supergizakiak nobleen morala dauka eta botere borondatea onartzen du.

Galdera 7

7. Kanten historia ikuskeran Aristotelesen "fisis" ideia topatzen dugu.


Galdera 8

8. Marx-ek kapitalismoa ikertu zuen eta bere krisiak azaltzen saiatu zen. Aldi berean, proletargoari zuzuendu zion aldaketa iraultzailea bultzatzeko asmoz. 


Galdera 9

9.Wittgensteinen arabera, proposizio bat egiazkoa izango da, edo zentzua izango du, logikoki posiblea den gauzen egoera ordezkatzen badu

 

Galdera 10

10. Ortega y Gasset-ek norberaren zirkunstantzia azpimarratu zuen bere esaldian "ni naiz ni eta nire zirkunstantzia".

 

Irakurtzeko jarduera

"Y como la ciencia del hombre es la única fundamentación sólida de todas las demás, es claro que la única fundamentación sólida que podemos dar a esa misma ciencia deberá estar en la experiencia y la observación... Me parece evidente que al ser la esencia de la mente tan desconocida para nosotros como la de los cuerpos externos, igualmente debe ser imposible que nos formemos noción alguna de sus capacidades y cualidades sino mediante experimentos cuidadosos y exactos, así como por la observación de los efectos particulares que resulten de su distintas circunstancias y situaciones. Y aunque debamos esforzarnos por hacer nuestros principos tan generales como sea posible, planificando nuestros experimentos hasta el último extremo y explicando todos los efectos a partir del menor número posible de causas y de las más simples, es con todo cierto que no podemos ir mas allá de la experiencia; toda hipótesis que pretenda descubrir las últimas cualidades originarias de la naturaleza humana deberá rechazarse desde el principio como presuntuosa y quimérica."

Hume, Tratado de la naturaleza humana. Introducción.

 e-torredebabel.com-etik hartuta.

1. Testuaren tesia.

2. Humeren tesia aintzat hartuta, idatz ezazu disertazio bat. Disertazioan arrazionalista eta enpiristen argudioak erabili behar dituzu jakintzaren jatorriari buruzko eztabaidan.

3. Ahozko aurkezpena prestatu testuari buruzko zure hausnarketa pertsonalarekin.

Sakontzeko jarduera:  Wittgenstein

 Wittgenstein filosofia garaikideko filosofo interesgarrienetariko bat da. Bideoa ikusi ostean, bere lana eta bizitzaz ahozko aurkezpena egitera gonbidatzen zaitugu, 10 minutukoa gehienez jota. Nahi baduzu, argitaratu Twitterren, 10 txiotan, zure lanaren laburpena.

Gehiago jakiteko:  queer teoria eta feminismoa

Zientzia Iraultza eta Ilustraziotik datorren arrazoi instrumentalaren kontzeptuari egindako kritika sakona feminismoak egin du. Emakumeen marjinalizazio egoera zientzian eta filosofian salatzeaz gain, arrazoi patriarkalari egindako kritikak dominazio sistemari buruzko eztabaida piztu zuen. Feminismo eta queer teoriaz gehiago jakiteko, jarraian dauden bideoak ikustera gonbidatzen zaituztegu, Judith Butler eta Beatriz Preciado filosofoei buruzkoak. Ikusi ostean, bilatu informazio gehiago eta prestatu ahozko aurkezpena zure ikerketaren emaitzekin.

Irudien bilduma

Errepasatzeko jarduera

 Argazki galerian agertzen diren pentsatzaileak errekonozitu al dituzu? Hala bada, laburpen-taula egiteko proposatzen dizuegu zuk aukeratutako tresna digital batekin. Bakoitzaren ekarpenak arrazoiari buruzko eztabaidan azpimarratu/alderatu. Bukatu ostean, sare sozialetan konpartitzera gonbidatuta zaude.

Tana Simó-ren irudiak (CC-BY-SA)