Saltatu nabigazioa

ABP

Galdera: jakintzak zoriontsuago egiten al gaitu?

 Hirugarren gaian zientzia modernoa ikasi genuen. Seguruenik, ikerketan zehar antzineko filosofoei aipamena agertu zen, lehenengo filosofoetatik Aristoteleseraino. Oro har, baiezta daiteke lehenengo joniar filosofofoak izan zirela, aldi berean, lehenengo zientzalariak, gertaera naturalen kausak ezagutzeko nahiak espiritu zientzikoa ordezkatzen duelako. Astronomian egindako aurkikuntzak haren froga dira, baita Aristarkoaren hipotesi heliozentrikoa. Edo atomoaren zientzalari haundiak, Demokrito, errealitateko egitura atomikoa aurkitu zuena.


Tradizio enpirista eta materialista hau, pixkanaka, pitagorikoek ordezkatutako beste ezagutza tradizio batetaz izango da baztertua. Bigarren tradizio honetako filosofoek arrazoian topatzen dute jakintzaren oinarria, ez behaketa eta esperimentazioan. Egia ezagutzeko arrazoia da nahikoa, arrazoi matematikoa batez ere. "Logos"-aren bidezko ezagutzak, hortaz, enpiria errefusatzen du.

Platonek bide honetatik eraikiko du bere filosofia, jakintza zientifikoari dagokionez. Ikerkuntzan ikusiko duzuenez, Platonentzat egia (benetako ezagutza) ezagutzeak  gizartearen antolakuntzan duen eragina nabaria da. Egia ezagutzen duenak (filosofoak) polis-a (Estatua) gidatu beharko luke zoriontasuna lortzeko, dio Platonek.

 Platonen Akademian izandako bere ikaslea Aristotelesek tradizio enpirista berreskuratu zuen. Aristoteles filosofo eta zientzalaria izan zen, bere garaiko ezagunena, ziur aski. Jakintza esperientzian jaiotzen dela esan zuen. Hortaz, arrazoia bere kabuz ezin du ezer ezagutu, esperientzia behar duelako.

 Eta zoriontasuna? Filosofo biontzat zoriontasuna bilatzea zen bizitzaren auzi garrantzitsuena. Biek krisi garaiak bizi zituzten eta zoriontasuna lortzeko baldintzei buruz galdetzen zituzten. Ados zeuden gizarten bakarrik lortu ahal dugula zoriontasuna, jakintzan oinarriturik, baina gobernu sistema desberdinak proposatu zituzten. Platonen kasuan, "Errepublika" bere entseguan irakur daitekeenez, gobernarika filosofo bihurtzean zetzan, gizartea norberaren gaitasunen arabera antolatuz. Interesgarria izan liteke Platonen utopiaz eztabaidatzea, egundo demokraziaren gabeziak eta erronkak erlazionatuz.

 Proiektu honetan Platon edota Aristotelesi buruz ikertzera gondidatzen zaituztegu, jakintza eta zoriontasunari buruzko galdera kontuan hartuz. Bi filosofia sistema hauek konplexuak direnez, hurrengo arloak ikertu ditzakezue: ezagutzaren teoria, politika, etika, antropologia eta errealitateko teoria.

 Jarraian ikusentzunezko materialak dauzkazue, sarrera lez.



 Platon eta  Aristotelesi buruzko bideoak:  Youtubeko "Educatina", esteka honetan eta hemen

 "La aventura del pensamiento" (Canal Encuentro TV),  Fernando Savater-en telebista saioa:  Platon eta Aristoteles.