Saltatu nabigazioa

ABP

Galdera: zer da eta zer funtzioa du demokraziak?

Demokraziaz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu proiektu honetan. Azken urteetan, ahots kritiko askok mendebaldeko demokraziaren kontzeptuko krisia aipatzen dute. Politikarekiko desinteresa, ustelkeria eta  krisi ekonomikoa dira, besteak beste, gehien aipatzen diren arrazoiak demokraziaren krisiaz hitz egiterakoan. Ikerketa historikoa egingo bagenu, ikusiko genuke duela 25 mende Atenasen jaio zen arren, bere praktikak amerikar eta frantziar iraultzak garatu arte itxaron behar izan zuela, hitzak berak esan nahi duena gauzatzeko (hiriaren gobernua).

 Ikerkuntza proiektuko gaia aukeratzeko, egungo egoera politikoaz pentsatu, ea zuen interesekoa den zerbait topatzen duzuen. Adibidez, politika ez bazaizue asko interesatzen, bilatu historian zehar filosofian garatutako antzeko ideia, hau da, politikarekiko desinteresa defendatzen zuen filosofo bat, Epikuro kasu. Demokrazia motetan interesatuta bazaudete, zuen ikerketak sistema batzuk analizatu ditzake, desberdintasun eta antzekotasunak ezagutzeko. Eta zer esan gizarteko eredu alternatiboak proposatu dituzten filosofoei buruz, Platon, adibidez? Kasu batzuetan, gainera, utopiak izan dira deituak.

 Edozein kasutan, gogora ezazue zuen ikerkuntza proiektua egungo gertaera batekin lotuz gero, interesgarriagoa izango da zuentzat. Zuen interesekoa izan behar da.

 Hasteko, hurrengo bideoak ikustera gonbidatzen zaituztegu.