ABP
Galdera: filosofia, zergatik eta zertarako?
Jakiteko giza beharrari erantzuten dio filosofiak, inguruko gertakizunak ulertzeko, gizaki garenetik geure buruari egiten dizkiogun galderak erantzun nahian. Jakintzaren historia, hortaz, anitza eta konplexua da. Jakintza filosofikoaz gain beste jakintza mota batzuk daude (filosofiarekin erlazionaturik gehienetan): jakintza mitikoa, zientifikoa edo literarioa, kasu.
Bigarren proiektu honetan jakintza edota jakintza filosofikoari ekingo diozue. Ideia eta gomendio batzuk proposatzen dizkizuegu proiektu honetarako baina ez ahaztu aldatu ahal dituzuela irakaslearekin hitzartuz gero. Ikertu ahal dituzuen gaiak hurrengoak dira:
- Zer da filosofia?
- Lehen greziar filosofoak.
- Filosofia zertarako?
- Filosofiaren galdera eta gaiak.
- Filosofiaren aro nagusiak.
Ondoren, lagungarriak izan daitezkeen baliabideak eskaintzen dizkizuegu. Nolanahi ere, aintzat hartu ikerketarekin hasteko orientabideak baino ez direla. Beste iturri desberdinetatik informazia lortu eta analizatzeko gai izan behar zarete. Jarduera hau egiteko gomendioi batzuk:
- Ikerketa eta izango dituzuen saioak planifikatu.
- Saio bakoitzeko egindakoa erregistro-orrian idatzi.
- Taldekideen lana eta funtzioak banatu: esteka honetan adibide bat.
- Sortu biltegi bat hodeian informazioa eta erabilitako URLak gorde eta partekatzeko.
- Zalantzak apuntatu eta irakaslearekin partekatu.
- Sortutako baliabideak Google Siteseko e-portfolioan bildu. Irakaslearekin ados jarrita beste plataformak erabili ahal dituzue portfolioa sortzeko.
Baliabideak (web inguruneak):
Webdianoia (José María Fouce) filosofiako materiala.
Filosofía para Cavernícolas, (Víctor Bermúdez). Filosofiako materiala eta ikusentzunezko baliabideak.
Aula de filosofía (Eugenio Sánchez Bravo).
Filosofía para estudiantes, (Andeka Larrea). Bideoen zerrendara estekaturik.
Baliabideak (Ikusentzunezkoak):
Canal de Educatina Youtuben. Filosofiari buruzko bideoak. Azalpen argiak.
Filosofía aquí y ahora ( Encuentro TV) Youtuben.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia