Eginkizunak
1. Filosofiaren alde onak eta trabak. Filosofia eta filosofiako galderei buruzko informazioa bilatzen hasi aurretik, "ba al du baliorik filosofiak?" gaiaren inguruan eztabaida bat egitea proposatzen dizuegu. Taldekide bakoitzak aldeko zein kontrako argudio bana garatu beharko du. Taldeko argudio guztiak taula batean bildu. Irakaslearen laguntzarekin talde guztiek beren argudioak azaldu beharko dituzte. Bukatzeko, saiatu akordia batera heltzen eta bildu lortutakoa taula batean.
2. Ikerketako gaiaz informazioa eskaintzen duen web baliabideen zerrenda proposatu. Baliabide bakoitzerako laburpen-fitxa egin behar duzue hurrengo datuekin gutxienez:
- Izenburua, egilea, baliabide mota (web orria, bloga, wikia, eta abar) eta kontsultaren data.
- Baliabidea deskribatu: Zer informazioa eskaintzen duen, ikerketarako azpimarratzen dugun laguntza, eta abar.
- URLa.
- Baliabidea baloratu.
3. Tresna digitala erabiliz kontzeptu mapa bat diseinatu ezazue ikerketaren ideia eta kontzeptu nagusiekin. Kontzeptu mapa zer den jakiteko sakatu hurrengo estekan.
Ideiak eta kontzeptuak ilustratzeko oso komenigarria da kontzeptu mapan irudiak erabiltzea. Baina kontuz: Erabilitako irudiek lizentzia ez komertziala izan behar dute, hau da Creative Commons lizentzia bat. Eztabaidan ateratako ondorioak gehitu ahal dizkiozue mapari. Kontzeptu mapa sortzeko aplikazio batzuk gomendatzen dizkizuegu esteka honetan.
4. Twitterren jarduera. Dakizuenez, Twitter gero eta gehiago erabiltzen dugun sare sozial bat da, baita hezkuntzan erabiltzeko ere. Uste dugu oso garrantzitsua dela proiektuan eginikoa lagun, irakasle, senide eta hezkuntza komunitate osoarekin partekatzea. Horregatik, mikroblogging-eko jarduera bat egin dezazuen proposatzen dizuegu:
- Twitterren kontu bat sortu taldearen izenarekin.
- Zuen ikerketarekin erlazionatuta egon daitezkeen profil eta kontuak hasi bilatzen. Zuen zentroko irakasleen kontuekin hasi ahal zarete edo, bestela, eskatu laguntzeko. Interesagarriak direnak hasi jarraitzen. Bestaldetik, eskatu lagun, senide edo irakasleei zuen kontua jarraitzeko. Pixkanaka, zuen ezagutza sarea handituz joango da.
-
Behin eginda, ikerketari buruzko laburpena txiokatzera animatzen zaituztegu. Aintzat hartu txio bakoitzak 140 karaktere izan ahal dituela gehienez jota eta traolak erabiltzea gomendagarria dela (adibidez, #Filosofíareloaded traola erabiliz). Taldean erabaki behar duzu zenbat txio argitaratu (10-20 bitartean) eta nork prestatuko duen jardueraren laburpena aurkezpenerako.
5.Aurkezpena. Jarduera guztiak eta ikerketa bukatu ostean, aurpezpena egiteko unea heldu da. Aurkezpenean zuen ikerketaren emaitzak azaldu behar dizkiezue gelakideei, sortutako baliabide digitalak erabiliz. Kasu honetan, kontzeptu mapa erabili beharko duzue filosofia zer den azaltzeko (filosofiaren galdera eta auziak, filosofo ezagunenak, eta abar). Ez ahaztu Twitteren egindako jarduera ere komentatu behar duzuela.
6. Ebaluazioa. Ebaluatzeko errubrikak erabiliz egindako jarduerak ebaluatu behar duzue, baita beste taldeek egindakoak ere.
7. E-portfolio: sortutako baliabide guztiak portfoliora igo.
Aurkezpena prestatzeko gomendioak:
- Txandak eta aurkezpena ordenatua egin ahal izateko idatz ezazue gidoi bat.
- 15/20 minutu bitarteko aurkezpena prestatu. Entsegua egin ahal duzue baina ez ikasi buruz esango duzuena.
- Arbel diditala erabili aurkezpenean, zuen baliabide digitalak baliatuz.
- Bukatzean, galderak egiteko aukera eskaini behar duzue.
- Irakasleak egindako galdereei erantzun. Gogora ezazue proiektua taldearena dela. Hau da, taldekide guztiek nahiko ondo ezagutu behar duzue gaia.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia