8. Gaia: zer da zientzia? Platon eta Aristoteles
Hirugarren gaian, zientzia ikasi genuen, bere metodo, historia eta mugak, baita teknikarekin duen harremana ere. Ziur aski, zientziaren kontzeptua, mendeetan zehar, asko aldatu dela deskubritu zenuten. Gertaera naturalak azaldu nahian, zientzia esperientzian oinarritzen den jakintza da, K.a. VI. Mendean, Jonian, lehenengo filosofoekin jaio zena. Egia esanda, gure historiako lehenengo zientzalariak deitu ahal dizkiegu, euren esfortzua azalpen arrazionalak topatzean oinarritzen zelako, beren garaiko erlijioen azalpen mitologikoen aurrean.
Tales, Anaximandro, Demokrito, eta abarrekin, tradizio enpirista jaio zen zientzian. Nolanahi ere, ez zen bakarra izan eta, laster, Pitagoras eta bere jarraitzaileekin, jakintza zientifikoa arrazoian oinarrituriko hausnarketa arrazionala bihurtuko da, esperientzia errefusatuz. Tradizio hontan, antzineko filosofiaren filosofo nagusienetarikoa topatzen dugu: Platon.
Platon-ek, pitagorikoek bezalaxe, ulertu zuen jakintza arrazoiaren emaitza hutsa dela eta, aldi berean, esperimentazioa baztertu zuen. Hortaz, Platonekin zientziaren kontzeptu berri batetin egiten dugu topo, eragina handikoa Europako tradizio zientifikoan. Azpimarratzekoa da ere, Platonek jakintza eta zoriontasuna lotu zituela, jakintza baita zoriontasuna lortzeko bidea eta tresna, bere garaiko filosofo guztiek bezala, sofistek eta zinikoek izan ezik. Mendebaldeko tradizio intelektualaren lehenengo filosofia sistema handia sortu zuen Platonek, bananduta zeuden kosmologia, etika, antropologia, politika eta estetika integratuz sisteman.
Bai Platon bai Aristoteles, bere maisuren akademian ikasi zuena, krisi garaian bizi ziren. Egoera honek politikaz interesatzera eraman zituen biak, baia zorientasunaz ere. Esan bezala, zoriontasuna eta politika (etika) lotuta zeuden filosofo gehienentzat. Biek gobernuko erreformak proposatu zituzten, guztion zoriontasuna bilatu behar duen gobernu baten alde. Platonek, Siracusan bere ideiak praktikara eramaten hiru aldiz saitu ostean, bere ibilbide filosofikoa bukatu zuen zalantza askorekin, jakin gabe jakinduriak gizartea gobernatu lezakeen.
Aristoteles, bere aldetik, Macedoniako Alejandro bere ikaslea gobernaburu jakintsu bihurtzen saiatu zen, bere saiakera oso mugatua egon zen arren Alejandro Haundiaren anbizioagatik. Horrez gain, Aristotelesek lehenengo zientziaren sistematizazioa egin zuen, eta tradizio enpirista berreskuratu zuen hein handi batean.
Uste al duzue jakintzak zoriontasuna ematen dela? Galderatik abiatuta, ikerkuntza proiektua egitera gonbidatzen zaituztegu, euren erantzunak aintzat hartuz eta eguneratuz.
Helburuak
- Platon edota Aristotelesi buruzko ikerkuntza proiektua egitea.
- Jakintza zientifikoko kontzeptu klasikoa ulertzea.
- Platon eta Aristolesen sistema filosofikoak desberdintzea.
- Gizartearen antolakuntzan etikaren funtzioa ulertu eta baloratzea.
- Zoriontasuneko esanahiaz galdetu eta hausnartzea.
- Baliabide digitalak sortu eta partekatzea.
- Ikerkuntzan zehar sare sozialak erabiltzea.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia