Saltatu nabigazioa

Zereginak

  Aurreko proiektuetan bezala, proiektuko jarduerak proposatzen dizkizuegu jarraian, irakaslearekin adostuak eta portfoliora igo beharko dituzuenak. Lana taldekideen artean banatzea eta lan kooperatiboa bultzatzea komenigarria da oso. Ez ahaztu egingo dituzuen jarduera eta urrats guztiak planifikatzeaz. Eta sortzen zaizkizuen zalantzak, irakaslearekin partekatu. 

1. Kontzeptu-mapa. Proiektu honetan Mindomo tresna erabiliko dugu. Laguntza behar baduzue, sakatu esteka honetan bideotutoriala ikusteko.

2. Web-fitxak.Oraingo honetan, zuen ustez gomendagarriak diren baliabide digitalei buruzko fitxek web orrialdei egin behar diete erreferentzia, baina mapan agertzen diren kontzeptuak uletzeko bideoak izan behar dituzte. Bost fitxa egin itzazue.

3. Bideo-galdera. Ba al dakigu zer uste duten gure lagun, senitarteko eta irakasleek gizarteari buruz? Jarduera honetan jakitera gonbidatzen zaituztegu, inkesta informal baten bidez. Sortu galdera argi eta erraza eta pasatu inkesta hamar pertsonei (ezagunak izan behar dira). Adibidez, uste al duzu gizarteak zoriontsu egiten gaituela? Zergatik? Saia zaitezte irudimena erabiltzen eta proposatu proiektuarekin lotuta egon daitezkeen galderak. Bukatzean, editatu bideo bat (5 minutukoa, gehienez) erantzun guztiekin.

4. Podcast. Behin proiektuko informazioa bilduta eta gizakia zer den (aukeratutako filosofoaren arabera, noski) jakinda, eta, aldi berean, zer-nolako gizarte mota proposatu zuen ezagututa, podcast-a grabatzeko gidoia egiteko unea heldu da. Mikro-irratsaioan ideia nagusiak argitasunez azaldu behar duzue, informazio antolatuz.

 Gidoia eta, bereziki, grabaketa hasi baino lehen, dibulgazio podcastak entzutera gonbidatzen zaituztegu, eredu gisa. Edozein kasutan, eredua zuek aukeratuko duzue. Nolanahi ere, hurrengo baldintzak bete beharko lituzke:

  • Hiru eta hamar minutuen arteko iraupena. 
  • Gai nagusia proiektuarena izan behar da.
  • Ikertutako gai filosofikoa eguneratzen da, egungo gertaerekin erlazionatuz.
  • Taldeak gaiari buruzko bere hausnarketa erakutsi behar du.

 Podcasta grabatu eta editatzeko Audacity erabil behar duzue (software librea delako). Esteka honetan bideotutoriala ikusi ahal duzue. Podcasting-i buruzko tutorial asko topa ditzakezue YouTuben. Gidoiarekin hasteko, sakatu esteka honetan.

Hona hemen adibide bat:

5. Proeiktuaren aurkezpena Googleko Hangout-en. Ohikoa denez, ikerketa bukatu ondoren, talde bakoitzak bere aurkezpena egingo du gelan, proiektuan ikasitakoa aurkeztu eta azaltzeko. Gelan egingo den arkezpenaz aparte, online emitituko da, Google hangout zerbitzua erabiliz. Horretarako, Gmail kontu bat, interneteko konexioa eta ordenagailuko kamara beharko ditugu, besterik ez. Aurkezpena hasi baino lehen, gomendagarria da froga teknikoa egitea. Gonbidatu zuen lagun eta senitartekoie aurkezpena jarraitzera Twitterreko kontua erabiliz.

 Aurkezpenean sortutako baliabideak erabili behar dituzue, ideia eta kontzeptuak hobeto ulertzeko. Ez ahaztu zuek zeuek azaltzen diezuela gaia besteei (gelan daudenei, batez ere). Oraingo honetan, bideo-galdera erabili ahal duzue edota kontzeptu-mapa. Aukeratu lagungarriak diren baliabideak.

Esteka honetan, aurkezpena ebaluatzeko errubrika irakur dezakezue (erderaz).

6. Portfolio digitala. Igo egindako jarduera guztiak portfoliora.

7. Eztabaida irekia.Talde guztien aurkepenak bukatu ondoren, debatea antolatzera gonbidatzen zaituztegu, gai nagusiaz hausnartzeko. Galdera bezala antolatu ahal da: zer gizarte mota gustatuko litzaiguke? Gure gizartearen alderdi positibo eta negatiboak aintzat hartuz (zerrendatu hasi baino lehen), talde bakoitzeko bozeramaileak argudiatutako proposamena egin ahal du. Danak entzunda, hasi eztabaidarekin baina ez ahaztu gutxiengo akordioa lortu behar duzuela.