Saltatu nabigazioa

Jarduerak

Egia/gezurra galderak

Hurrengo baieztapenak egiazko edo gezurrezkoak diren esan ezazu

Galdera 1

1. Platonen pentsamendua bere testuinguru historikoaz baldintzatua egon zen, bereziki Espartako tiranoek eragindako Sokratesen heriotzagatik. 

Galdera 2

2. Platonen ontologian Pitagorasen eragina nabaria da.

Galdera 3

3. Platonek orfismo eta pitagorismotik arima hilezkorra delaren ideia hartu zuen.

Galdera 4

4. Ideieen teorian Platonek Heraklitoren "Panta Rei"ren eta Pitagorasen "izate aldaezina"-ren ideien arteko sintesia egin zuen.

Galdera 5

5. Platonek gobernarien jakinduriak sortutako ordena bezala deskribatzen du hiri ideala (Estatua).

Galdera 6

6. Aristotelesen filosofia bere maisu Platonenetik urruntzen da, ideien teoria ukatuz eta esperientziaren funtzioa azpimarratuz. 

Galdera 7

7. Aristotelesek baietztu zuen ezagutza guztia esperientzian hasten dela. 

Galdera 8

8.  Aristotelesen kausen teoriak lau kausa baieztatzen ditu :  Materiala, formala, eraginkorra eta ederra.

Galdera 9

9. Gauza eta fenomenoen mugimendua azaltzeko asmoz, Aristotelesek potentzia eta akto kontzeptuak proposatu zituen.

Galdera 10

10. Aristotelesen fisikak eragina nabaria izan zuen europar Erdi Aroan, zientzia iraultzaren hasiera arte. 

 Platonen "Haitzuloaren alegoria"-k fikziozko pertsonaia batzuen egoeraz, kateak loturik kobazuloan, hitz egiten digu. Ideien teoria azaltzeko asmoz, Platonek alegoria asmatu zuen, baita bere garaiko gizarteari kritika zorrotza egiteko ere. Laburbilduz, bere tesiak dio herritarrok ezjakintasunean bizi direla, jakintzatik urreratuak eta iritziagatik gidaturik.

Uste al duzu eguneratu dezakegu mitoa? Gure gizarteaz hausnartzeko erabili ahal dugu, ezta? Gau egun, bizi al gara faltsua (birtuala) den errealitateri begira? Tesi honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, sakatu esteka honetan. Irakur ezazu dagoen artikulua, analizatu bere ideiak eta antolatu eztabaida ikasgelan. 

Eztabaidaren emaitzak Twitterren partekatu ahal duzue.

 

Irakurtzeko jarduera

Sócrates: ...Así, el alma, siendo inmortal y habiendo nacido muchas veces, y habiendo visto todas las cosas de aquí y del Hades, no hay nada que no haya aprendido. De modo que no hay que admirarse de que sobre la virtud y sobre lo demás pueda acordarse, siendo cosas que de antemano sabía. Pues siendo toda la naturaleza congénere y habiendo aprendido el alma todas las cosas, nada impide que el que recuerda una sola cosa (lo que los hombres llaman aprender), encuentre todas las demás, si es valiente y no se cansa de buscar. Buscar y aprender, en efecto, son en todo recuerdo. Así que no hay que dejarse convencer por ese discurso de disputa, pues nos haría perezosos, y a quienes les gusta oírlo es a los hombres débiles.  Este otro, en cambio, nos hace trabajadores y buscadores. Y yo, creyendo que es verdadero, quiero buscar contigo qué es la virtud.
Menón: Sí, Sócrates. Pero ¿cómo es que dices que no aprendemos, sino que lo que llamamos aprendizaje es recuerdo? ¿Puedes enseñarme que es así?”

Platón, Menón.

 e-torredebabel.com -etik

1.  Testuan Platonek bere ezagutza teoria adierazten du. Proiektuan ikasitakoaren arabera, azaldu ahal duzu zertan datzan? Lotu teoria eta testuan agertzen diren ideiak, aipamenak eginez.

2.  Menonen galderari erantzun diezaiokezu? Zer esan nahi du ezagutzea gogoratzean datzala? Nola da posible arimak zekiena gogoratzea?

3. Taula batean, Platon eta Aristotelesen ezagutza teoriak alderatu, beren antzekotasun eta desberdintasunak azalduz.

Sakontzeko jarduera: filosofia eta zinea

 Zineman ideia filosofikoak  beste modu batean aurkeztu ahal dira. Beharbada, "The Matrix"  (Wachowski, 1999)  filma ezagutuko duzu. Filma honetan,  Neo-ren abenturak iluneko etorkizun batean kontatzen dira,  non makinek dana menperatzen dute. Eta zer erlazio dauka honek filosofiarekin? Eta Platonekin? Egile askok, filmaren zuzendariak barne, "Haitzuloaren alegoria"-ri egindako erreferentzia azpimarratu du.

 

Aula de filosofía
Eugenio Sánchez Bravo. Aula de filosofía


Ikus ezazue filma etxean, lasaitasunez, eta saiatu idazten zirriborroan alegoriarekin erlazionaturiko ideiak. Egin ostean, "Aula de filosofia" bloga bisitatzera animatzen zaituztegu. Han irakur ezazue "The Matrix" pelikulari buruzko analisia (erreferentzia batuekin laguntza beharko duzue, esan irakasleari) eta galderak erantzun eztabaida ireki batean. Eztabaidarekin hasi aurretik, prestatu gidoia, zuen erantzunekin. Ez ahaztu ikerkuntzan ikasitakoa.

"Wachowski, The Matrix"  sarrerako esteka.