Saltatu nabigazioa

Jarduerak

Egia/gezurra galderak

Esan hurrengo baieztapenak egiazko edo gezurrezkoak diren

Galdera 1

1. Gizakia gizartekoia da berez, beste espezie desberdin batzuekin partekatzen duen ezaugarria. 

Galdera 2

2. Gure espezieak sortutako gizarte antolakuntza egitura gero eta konplexuagoek erraztu zuten bere hedapena lurran.

Galdera 3

3. Aristotelesek baieztatu zuen gizakiaren ezaugarri nagusia bere sentimenduak direla.

Galdera 4

4. Gizartean bizitzeak ohitura, arau, balio eta lengoia besteekin konpartitzea esan nahi du, talde baten kide egiten gaituzten heinean.

Galdera 5

5. J.P. Sartre frantziar filosofoak askeak izatera kondenatuta gaudela esan zuen.

Galdera 6

5. Nietzschek Mendebaldeko "arrazoi" kontzeptua kritikatu zuen. Izaki bizidun ororen ezaugarri nagusia botere borondatea dela defendatu zuen, baita gizakiarena ere.

Galdera 7

6. Kristau tradizioak baieztatzen du gizakia arimaz eta gorputzaz  osatuta dagoela, baita arima betierekoa dela ere. 

Galdera 8

7. Monismo materialistak defendatzen du gizakiaren dimentsio bakarra materia dela.

Galdera 9

8. Sigmund Freud-ek gure jokabidean inkontzienteak duen funtzioa deskubritu zuen eta, bestaldetik, gure ekintzak ezagutzen ez ditugun indar psikikoek menperatuta daudela esan zuen.

Galdera 10

9. Marx-entzat gizakiaren ezaugarri nagusia irudimena da. 

Galdera 11

10. Thomas Hobbes-ek defendatu zuen gizakia, izatez,  berekoia dela eta Estatua behar duela elkarren arteko borroka saihesteko. 

Hausnarketa

Inoiz pentsatu al duzu zenbat talde sozialetan zauden? Urtean zehar egiten duzunaz hausnartzen baduzu, zerrenda betean ipini ditzakezu parte hartzen duzun taldeak, beren helburuak, zergatiak, ezaugarriak, eta abar.

 Ideien eskema digital bat sortu eta jarri erdian "NI" eta, inguruan, zure taldeak. Grafikoki zehaztu zer-nolako harremanak dauden taldeen artean eta taldeen barruan. Horretarako, argazki, marrazki eta irudiak erabili ahal dituzu. Bukatzean, partekatu zure kideekin.

Antzekoak al dira sortutako eskemak? Zertan desberdintzen dira? Zergatik?

Irakurtzeko jarduera

Carta a Meneceo (Fragmento)

Parte de nuestros deseos son naturales, y otra parte son vanos deseos; entre los naturales, unos son necesarios y otros no; y entre los necesarios, unos lo son para la felicidad, otros para el bienestar del cuerpo y otros para la vida misma. Conociendo bien estas clases de deseos es posible referir toda elección a la salud del cuerpo y a la serenidad del alma, porque en ello consiste la vida feliz. Pues actuamos siempre para no sufrir dolor ni pesar, y una vez que lo hemos conseguido ya na necesitamos de nada más.

Por eso decimos que el placer es el principio y fin del vivir feliz. Pues lo hemos reconocido como bien primero y connatural, y a partir de él hacemos cualquier elección o rechazo, y en él concluimos cuando juzgamos acerca del bien, teniendo la sensación como norma o criterio. Y puesto que el placer es el bien primero y connatural, no elegimos cualquier placer, sino que a veces evitamos muchos placeres cuando de ellos se sigue una molestia mayor. Consideramos que muchos dolores son preferibles a los placeres, si, a la larga, se siguen de ellos mayores placeres. Todo placer es por naturaleza un bien, pero no todo placer ha de ser aceptado. Y todo dolor es un mal, pero no todo dolor ha de ser evitado siempre. Hay que obrar con buen cálculo en estas cuestiones, atendiendo a las consecuencias de la acción, ya que a veces podemos servirnos de algo bueno como de un mal, o de algo malo como de un bien.

La autosuficiencia la consideramos como un gran bien, no para que siempre nos sirvamos de poco, sino para que cuando no tenemos mucho nos contentemos con ese poco; ya que más gozosamente disfrutan de la abundancia quienes menos necesidad tienen de ella, y porque todo lo natural es fácil de conseguir y lo superfluo difícil de obtener. Los alimentos sencillos procuran igual placer que una comida costosa y refinada, una vez que se elimina el dolor de la necesidad.

Por ello, cuando decimos que el placer es el objetivo final, no nos referimos a los placeres de los viciosos -como creen algunos que ignoran, no están de acuerdo o interpretan mal nuestra doctrina-, sino al no sufrir dolores en el cuerpo ni estar perturbado en el alma. Porque ni banquetes ni juergas constantes dan la felicidad, sino el sobrio cálculo que investiga las causas de toda elección o rechazo y extirpa las falsas opiniones de las que procede la gran perturbación que se apodera del alma.

El más grande bien es la prudencia, incluso mayor que la filosofía. De ella nacen las demás virtudes, ya que enseña que no es posible vivir placenteramente sin vivir sensata, honesta y justamente, ni vivir sensata, honesta y justamente sin vivir con placer. Las virtudes están unidas naturalmente al vivir placentero, y la vida placentera es inseparable de ellas.

Epicuro.

 Webdianoia -tik ateratako testua ( José Sánchez-Cerezo de La Fuente-ren bertsioa)

1. Zein da testuaren ideia nagusia?

2. Bilatu ezazu Epikuroari buruzko informazioa eta prestatu ahozko laburpen bat (5 minutukoa).

3. Ideia nagusiaren harira idatz ezazu disertazio bat (20/30 lerro). 

4. Eztabaidatzeko: Ados al zaude bizitzaren helburua plazerra dela baieztapenarekin? Zer da zuretzat plazerra? Eta zoriontasuna? Ondasun materialetan bideratutako bizitza bateragarria al da Epìkurok defendatzen zuen zoriontasunarekin? 

Inkesta

 Baldintzatuta ala aske?

 Galdera aintzat hartuta, inkesta labur bat (5 galdera) diseinatzera gonbidatzen zaituztegu, Google Drive erabiliz. Diseinua bukatu ostean, pasatu inkesta irakasleari, galderak egokiak diren ikusteko. Pasatu inkesta  adin desberdinetako 10 pertsonei. Bukatzean, prestatu aurkezpen grafikoa emaitzekin eta zure ondorioak azaldu ahozko aurkezpen batean. Lortutako emaitzak twiterren ere parteka ditzakezu.

Sakontzeko jarduera: psikoanalisia

 

 

Ideien historian Sigmund Freud erreferentziazko pentsalaria da. Nietzsche eta Darwinekin batera, "susmoaren pentsatzaile" izan da ezagutua, gizakiari buruzko ikuskera berria jaio zelako berarekin, inkontzientearen aurkikuntzari esker. Psikoanalisiaren sortzaileak gogor kritikatu zuen arrazoidun gizakiaren ideia (Ilustrazioaren ikuskera filosofikoa), eta desio inkontzienteen garrantzia azpimarratu zuen.

 Wikipedian sarrera interesgarria irakurri ahal duzue.

Psikoanalisia gizakiari buruzko ikuskera bat izateaz gainera, mundu osoan erabiltzen den teknika psikologikoa da, tradizio handikoa. Freudez gain, C.G. Jung eta J.E. Lacan izan dira psikoanalista ezagunenak.

 Freuden lana eta bizitzari buruzko errepasua egiten da goiko bideoan.

 Bere pentsamenduan sakontzeko nahi baduzu, egin ikerketatxo bat eta prestatu ahozko laburpen bat (10/15 minutu) nahi duzun baliabideekin (batez ere, ikusentzunezkoa).