10. Gaia: Zer da arrazoia? Filosofia moderno eta garaikidea
Erdi aroko amaieratik filosofia modernorako transizioa apurkako prozesua izan zen, Errenazimenduan hasita, XIV. Mendean, eta Zientzia Iraultzarekin gorenera iritsi zena. Beharbada, Galileo, Kepler edo Newtonen izenak ezagunak izatea zuretzat eta Iraultza Zientifikoaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, ezta? Orain, filosofian egondako aldaketak ezagutu behar ditugu. Horretarako, iraultza intelektual hori nola gertatu zen ulertu ahal izateko, filosofo eta zientzialarien garai historikoa ulertu behear dugu, baita arrazoiari buruzko hausnarketa ere. Arrazoian ipini zuten euren konfiantza osoa, ikusiko duzuenez.
Azken ikerketa proiektu honetan, hortaz, filosofia moderno eta garaikidea ikertuko dituzue, aintzat hartuz giza arrazoiari buruzko galdera. Ba ote da posible dana ezagutzea? Ba al du mugarik jakintzak? Zer da ezagutzea? Zer datza? Ikerketa hau egin ahal izateko baldintza bat dago: ezin da izan zuen lehenengo proiektua. Metodologia ezagutu behar duzue: lan kooperatiboa, jarduera digitalak, aurkezpenak, eta abar. Kontuan hartu, proiektuan filosofiako bost mende ikertu behar dira. Guztiak aldi berean ez, jakina.
Filosofia modernoa eta Zientzia Iraultza gertaera garaikideak dira, hertsiki lotuta daudenak. Erdi aroko amaierak eta fedearen eta zientziaren arteko banaketak izan ziren filosofia eta zientziako praktika independentea erraztu zituzten faktoreak, Eliza katolikoaren erresistentziaren kontra. Gogora dezagun Galileoren kasua, adibidez. Prozesu hau Europako herrialde desberdinetan gertatu zen, erritmo desberdinetan. Bacon, Descartes, Leibniz, Locke, Kant, Hegel eta beste batzuk giza ezagutzan ipini zuten euren arreta. Zuen ikerketa hasteko, jarraitu arrasto hori.
Filosofia garaikideak (XIX. Mendetik aurrera) arrazoiari buruzko hausnarketarekin jarraitu zuen. Esan ahal dugu, filosofia garaikideko filosofoek, hein handi batean, filosofia modernoko arrazio kontzeptua (eta baikortasuna) zalantzan ipini zutela. Nietzsche, Freud, Marx edo Arendt-ek, adibidez, arrazoiaren izenean egiteko irrazionaltasunak azpimarratuko dituzte edo, Nietzscheren kasuan, zorrotz kritikatuko zioten Mendelbaldeko kulturari. Hogeigarren mendean, bi Mundu Gerra gertatu ostean, zientzia eta teknikaren botere eta funtzioei buruzko hausnarketa topatuko dugu.
Ikuskera kritikotik abiatuta (arrazoi, zientzia eta teknikari buruz) zuen ikerkuntza proiektua hastera animatzen zaituztegu. Adostu irakaslearekin proiektuaren gaia.
Helburuak
- Modernitate eta Zientzia Iraultzaren eragina bere jaiotzan ulertzea.
- Filosofia moderno eta garaikidean filosofiaren eta zientziaren arteko harremana ulertzea.
- Filosofia moderno eta garaikideari buruzko ikerkuntza proiektua egitea.
- Baliabide digitalak sortu eta partekatzea.
- Giza arrazoi eta berak sortutakoei buruzko hausnarketa kritikoa egitea.
- Proiektuko jarduerak diseinatzea.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Lizentzia