Saltatu nabigazioa

Jarduerak

Egia/gezurra galderak

Hurrengo baieztapenak egiazko edo gezurrezkoak diren esan

Galdera 1

1. Platonen arabera zientziak betiereko eta aldaezina den errealitatea ezagutzen du.

Galdera 2

2. Zientziaren sailkapenak zientzia formalak eta enpirikoak desberditzen ditu. Zientzia formalek ez dute gertaera ezta munduko objeturik ikertzen, naturaren fenomenoen azken kausak baino.

Galdera 3

3. Natura eta gizarte zientziek metodo berdina erabiltzen dute: Hipotetiko-deduktiboa.

Galdera 4

4. Metodo hipotetiko-deduktiboa hiru fasetan antolatzen da: protokolo-enuntziatuak, legeak eta teoriak. 

Galdera 5

5. Gizarte zientzietan erabiltzen diren metodo kualitatiboek gertaera eta fenomeno unibertsalak ezagutzen bilatzen dute.

Galdera 6

6. Teknikak gizakiak  duen antzinatasuna dauka, zientzia baino zaharragoa da.

Galdera 7

7. Zientziaren metodo esperimentalak teknikarekin bat egiten duenean teknologia jaiotzen da.

Galdera 8

8. Karl Popper-ek faltsazioa proposatu zuen zientziaren printzipio bezala.

Galdera 9

9. Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton izan ziren Zientzia Iraultzaren protagonista nagusiak XVII. eta XVIII. mendeetan

Galdera 10

10. Espiritu kritikoa, arrazionaltasuna eta sistematizatzeko joera dira filosofiak eta zientziak partekatzen dituzten ezaugarriak.

Hausnartzeko jarduera

Bideoa ikusi ostean, han aipatzen den ideia nagusiaz hausnartzeko debatea antolatzera proposatzen zaituztegu. Zientzia eta teknologiak gure bizitza hobetzen al dute? Zoriontasuna ematen al digute? Zer gertatzen da zientziaren ondorio txarrekin? Uste duzue zientzia neutrala dela edo botere ekonomikoen menpe dagoela? Teknologiak gure bizimodua determinatzen al du? Saiatu zuen erantzunak argudiatzen eta bilatu adibide zehatzak.

 Eztabaida hasi aurretik, formatua eta arauak irakaslearekin adostu beharko dituzue; komenigarria da zuen ideiak idaztea zirriborro batean. Bestaldetik, ikerkuntzan ikasitako kontzeptu, ideia eta adibideak erabil ditzakezue. Debatea bukatzean, bildu adostutako ondorioak (sintesia).

 Nahi baduzue, Twitter-en argitaratu ahal duzue galderak eta jasotako erantzun interesgarrienak klasean komentatu.

Irakurtzeko jarduera

Los científicos tienen ideas. Y tienen métodos especiales para perfeccionar las ideas. Las teorías de la ciencia han pasado la prueba del método. Dan una mejor cuenta del mundo que las ideas que no han pasado esa prueba (...). Pero el cuento de hadas es falso. No hay un método especial que garantice el éxito o lo haga probable. Los científicos no resuelven problemas porque posean una varita mágica - metodología-, sino porque han estudiado el problema por largo tiempo, porque conocen bien la situación, porque no están demasiado faltos de inteligencia y porque los excesos de una escuela científica  son casi siempre equilibrados por los excesos de alguna otra escuela.

Feyerabend, P. K. (1986). Tratado contra el método.

1. Idatzi testuaren ideia nagusia edo tesia.

2. Ados zatoz hurrengo baieztapenarekin? " Zientziak ez du beti metodozientifikoa errespetatzen". Jarri adibideak.

3. Egilea eta bere anarkismo metodologikoari buruzko informazioa bilatu. 

4. Uste al duzu Feyerabend-en metodoa ona dela zientziarentzat? Argudiatu zure erantzuna. 

Zer ondorio ateratzen duzu bideoa ikusi ondoren? Uste al duzu zientziak beti jarraitzen diola  metodoari? Zientzialariak ba dira nahiko aske botere ekonomikoen presioekiko? Galderak aintzat hartuz, antolatu eztabaida irekia, gaiaz bildutako informazioarekin. P.K. Feyerabend-i buruz irakurtzea gomendatzen zaituztegu.