Saltatu nabigazioa

2. Gaia: zer da filosofia?

 Pentsatu al duzu inoiz zergatik dago zerbait ezeren ordez?  Hau da, zergatik existitzen da unibertsoa? Eta zergatik existitzen zara zu zeu? Hauetako galderei erantzuten saiatzen da filosofia jaio zenez gero.  Funtsean, filosofia galderak egitean datzala esan ahal da. Historian zehar emandako erantzunak errealitatea ulertzeko  filosofoen saiakerak izan dira.

 Lehen filosofoak izan ziren aipatutako galderak arrazionalki mahaigaineratzen hasi zirenak. Erantzun berri batzuk bilatuz, azalpen mitologiko eta erlojiosoetatik harago kokatu zuten euren eginkizuna. Gure tradizio kulturalean Joniar irletan topatuko ditugu pentsalariak dira, K.a. VI. Mendean. Ba al dakizu nortzuk izan ziren? Filosofo hauei buruzko ikerketa proiektua egitera gonbidatzen zaituztegu.

 Gaiarekin hasteko  ikusi ahal dituzue hurrengo bideoak:




Helburuak

1. Lehen filosofoei buruzko ikerketa proiektua egitea.

2. Lehen  filosofoek ikertu  zituzten auzi filosofiko eta testuinguru historikoa ezagutzea.

3. Pentsaera mitikoaren eta ezaguera filosofikoaren arteko desberdintasunak ulertzea.

4. Lehen filosofoek erabili zituzten kontzeptu garrantzitsuenak ulertzea.

5. Filosofoek planteatu zituzten gaiak eguneratzea.

Zer dakizu filosofiaz?

 Ziur gaude filosofiaz uste duzuen baino gehiago dakizuela. Ariketa bat proposatzen dizuegu konprobatzeko.

Taldeka antolatu ikasgela filosofia dakizuena amankomunean ipintzeko. Hasteko, has zaitezkete ideien ekaitza teknika erabiltzen: Idatz ezazue ziriborroan taldekideen arteko elkarrizketan agertutakoa. Ariketa hau bukatu ostean, kontzeptu mapa bat egingo duzue laburpen gisa. Saiatu informazioa eta ideiak antolatzen. Bukatzeko,  kontzeptu mapa elkarri eman eta konparatu emaitzak.