Saltatu nabigazioa

Jarduerak

Egia/gezurra galderak

Esan hurrengo baieztapenak egiazko edo gezurrezkoak diren

Galdera 1

1. Demokrazia hitzak herriaren gobernua esan nahi du.

Galdera 2

2. Onartua da Atenasen jaio zela demokrazia, K.a. V. mendean.

Galdera 3

3. Atenaseko batzarrean poliseko biztanle guztiek hartzen zuten parte.

Galdera 4

4. Ordezkaritzako demokrazian, herritarrek  bere ordezkari politikoak aukeratzen dituzte hauteskunde libretan.

Galdera 5

5. Demokrazia partizipatiboan herritarrek eragin zuzena daukate erabaki politikoetan, mota askotako kontsulten bidez. 

Galdera 6

6. Demokrazia zuzena gehien erabiltzen de demokrazia mota da.

Galdera 7

7. Sozialdemokrazian Estatuko erregulazioa erabiltzen den desberdintasun sozialak arintzeko.

Galdera 8

8. Maquiavelo-k esan zuen estatu feudalaren ezaugarri nagusiak bortxazko boterea eta bortizkeria erabiltzeko gaitasuna direla.

Galdera 9

9. Hobbes-en arabera, kontratu soziala bi gizabanakoen arteko kontratua da, botere mugagabea duen subirano baten aldekoa, hain zuzen ere. 

Galdera 10

10. Demokraziarekiko desinteresa herritarren ordezkaritzako demokraziarekiko gaitzustea da.

Repaso

 Ikerkuntza proiektuan ikasitakoa aintzat hartuz, entzun ezazu hurrengo podcast-a eta saitu galderak erantzuten.

Demokraziari buruz,  "apuntes de sabiduría" irratsaioa (RNE).

  1. Zein izan zen atenastar demokraziaren ezaugarri nagusia?
  2. Proiektuan ikasitakoaren harira, definitu ezazu "demokrazia" kontzeptua.
  3. Zein da, podcast-en azaltzen denaren arabera, egungo demokrazien arazo nagusia (k)?
  4. Zer esan nahi du demokrazia balio komu batzuetan oinarritutra dagoela baieztapenak? Adibide bat jarriko zenuke?
  5. Zure ustetan, zergatik dago egungo politikarekiko ezaxola?  Zein neurri hartu beharko genuke herritarren partaidetza bultzatzeko? 

Sakontzeko jarduera: Foucault

  Michel Foucault frantziar filosofoak egungo sistema politikoari gogor kritikatu zion, herritarrok  hertsiki lotuta gauden dominazio sistemak analizatuz eta salatuz. Eskaintzen dizugun bideoan (jatorrizko bertsioan, azpititulukin) bere bizitza eta pentsamenduari sarrera topa dezakezu. Zure interesekoa balitz, proiektuan ikasitakoa (demokraziaz) eta bere ideiak alderatzea proposatzen dizuegu. Adibidez, Foucault-ek sistema kapitalistari egindako kritika laburtu ahal duzu, zure hausnarketa egiteaz ahaztu gabe.

 Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu esteka honetan beste bideo bat ikusteko ("Michel Foucault por sí mismo", 2003)

Irakurtzeko jarduera

Los representantes políticos son elegidos por los ciudadanos para gestionar la cosa pública, con todo lo que eso significa de pactos, negociaciones, compromisos, etc. Los resultados a los que llegan son consensos fácticos, en los que nadie queda satisfecho del todo y en los que hay que contar con fuertes condicionamientos como el tiempo (existen unos plazos), la urgencia de tener que tomar decisiones, aunque no existan acuerdos totales y el hecho de que intervengan las estrategias como elementos inevitables. La política es, pues, un ámbito en el que necesariamente interviene la estrategia, el pacto y la negociación.

Orts, A. C. (1997). Ética de la sociedad civil: ¿un antídoto contra la corrupción?. En La corrupción política (pp. 253-270). Alianza Editorial.

 1. Testuaren tesia (ideia nagusia) enuntziatu.

2. Ikerkuntza proiektuan ikasitakoaren harira eta testuak dioena aintzat hartuz, idatzi disertazio bat gai nagusiari buruz.